10. ikas unitatea

Maitasunaren iraungitze data

Emakume psikologo argentinar batek baieztatu du. Alegia, ezkontzek ere iraungitze data omen dute, eta data horretatik aurrera zakarretara bota, edo aldatu, edo berritu egin behar izaten omen dira, jogurten antzera, gaztaren antzera, janari aurrefabrikatuen gisa.

*Jarduera hemen deskargatu: HH 10-Material osagarria-Maitasunaren iraungitze data

1- Iraungitze datak: Irakurri Yolanda Arrietak BERRIA egunkarian idatzitako iritzi artikulu bat eta komentatu.

2- Blanca eta Jon: Egoera bat irakurri eta komentatu. Egoera pertsonaia ezberdinen ikuspegitik berridatzi.

3- Inoiz ez da berandu dibortziatzeko: Bideoa ikusi eta ikusitakoa laburbildu. Jarraian, ulermen galderak erantzun.

 

4- Ez dadila motz geratu: Denbora motz geratu zitzaizuneko pasadizo bat idatziz kontatu.

 

Aitormena

AITORMENA euskal kantagintza modernoko maitasun kantarik ezagunenetakoa da. Hertzainak taldeak egin zuen bere ibilbideko azken urteetan.

*Jarduera hemen deskargatu: HH 10-Material osagarria-Aitormena

  1. Testu ingurua kontuan hartuta, aurreikusi kantaren hutsuneetan kokatu beharreko hitz egokiak. Ikusi bideoa eta konprobatu aukera zuzenak hautatu dituzun.

 

2. Zein da zure ustez kantaren esanahia?

3. Ezagutzen al duzu beste kanta edo musikariren inguruko hiri kondairarik? Kontatu beltzez markatutako egiturak erabiliz.

4. Jarraian ikusiko duzun bideoan Zuhaitz Gurrutxaga kazetari eta musikazaleak kondaira horrexetaz galdetu die Hertzainak taldeko Gari eta Josu Zabalari… Zer erantzun dute taldekideek kantaren esanahiari buruz?

 

Ezkongabeak bikote bila

Harreman berriak egiteko garaian teknologia berriek ez ezik herri bateko kulturak eta tradizioek ere pisu handia izan ohi dute.

Sekuentzia honetan bikoteak topatzeko egon daitezkeen modu eta ohiturak izango ditugu hizpide. Gai horretatik abiatuta, zure aurrezagutzak proban jarri, audio bat entzun eta zure ulermena ebaluatzeko ariketak proposatzen dizkizugu. Horrez gain, lexikoa landuko duzu.

*Jarduera hemen deskargatu: HH10-MO-Ezkongabeak bikote bila

 

 

Nola esango zenioke “me gustas”?

Nola esango zenioke norbaiti “me gustas”?… Gustatzen… Ez duzu asmatzen? Bada, adi Marimaistraren azalpenei… eta gero kalera atera eta praktikan jarri!

.

.

Maiteminez

*Jarduera hemen deskargatu: HH10-MO-Maiteminez

1- Amodiozko hitzak: Maitasunaren inguruko lexiko ariketa.

2- Maitasunari kantatuz: Behin batean Loiolan kanta entzun eta ulermen ariketa egin.

 

3- Sorpresa: Bideoa ikusi eta elkarrizketa bukatu. Ahalerari buruzko gramatika-azalpena.

 

4- Mendian lar artean: Bideo pasartea ikusi eta ulermen ariketa egin.

 

5- Maitatzea ez da erraza: Aholku eskaera bati idatziz erantzun Elena francisen erara. Aditu baten erantzunarekin alderatu eta haren azalpena entzun.

 

6- Lagunak soilik?: Entzun audioa eta eman zeure iritzia.

 

 

Euskal Romeo eta Julieta

Zenbat aldiz gertatu ote da, hainbat arrazoi tarteko, gurasoek ez onartzea seme-alaben ezkongaiak? Beharbada horrelako ezkongai edo amorante ezagunenak Romeo eta Julieta dira, baina Euskal Herrian, Gipuzkoan zehazki, baditugu gure Romeo eta Julieta ere. Baina nola heldu ziren Beasainera euskal amorante horiek? Isabel eta Pedro, bi gipuzkoarren benetako maitasunezko historia ezagutu nahi baduzue, entzun hurrengo audio-pasartea.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH10-MO-Euskal Romeo eta Julieta

1- Euskadi Irratiko Baipasa saioan Aitziber Makazagari egindako elkarrizketa entzun beharko duzu. Beasaingo Igartza monumentu-multzoko arduraduna dugu, eta audioan kontatzen dizkigu Isabel eta Pedroren gorabeherak. Audioa entzun ondoren lotu ideiak eta pertsonaiak.