11. ikas unitatea

Bizitzaren gorabeherak

Jarduera honetan ohitura osasungarriei buruz arituko gara.

*Jarduera hementxe deskargatu: Ikastorduak-Bizitzaren gorabeherak

1- Lasterka ala ihesi?: Bideoa ikusi eta aukeratu erantzun zuzenak:

 

2- Ohitura osasungarriak: Prestatu dekalogo bat bizimodu osasungarriago bat izateko gomendioak ikaskideei emateko.

3- Jateko ohiturak aldatu: Testua irakurri ahala, maiztasuna adierazten duten moldeak eta denborazko egiturak azpimarratu.

4- Aldaketak gure bizitzan: Entzun elkarrizketak eta aukeratu lau pertsona hauen bizitzan gertatu den aldaketa.

 

Ikusi bideoa eta adierazi beheko baieztapen hauek egia ala gezurra diren:

 

5- Iparragirre, musikagile eta olerkaria: Irakurri Iparragirre musikagilearen biografia eta osatu informazioa taulan:

6- Historiako pertsonaiarik esanguratsuena: Orain aukeratu, zure ustez, historian izan den pertsonaia esanguratsu bat, eta haren biografia idatzi.

 

 

 

Kontsumo taldeak

Zein dira  gure  elikatzeko eta erosteko ohiturak?

*Jarduera hementxe deskargatu: Ikastorduak-Kontsumo taldeak

1- Bideoa ulertu: Kidekoop kontsumo-elkarteko  Ander Lezamiz elkarrizketatu dute ondorengo bideoan. Entzun zer esaten duen eta ondoren, osatu laburpena hutsune bakoitzean hitz egokia erabiliz.

 

2- Testua landu: Orain  testua irakurriko duzu. Erreparatu nabarmendu ditugun ideiei. Irakurgaian kontsumo-taldeei buruz aipatu diren zenbait ezaugarri. Ordena itzazu zuretzat duten garrantziaren arabera.

 

 

 

Esnekiak gogoko ditut

Esnekiak oso gomendagarriak omen dira osasunerako, kaltzio iturri garrantzitsua baitira. Horrexegatik, edo akaso beste arrazoi ezkutu batengatik, Yogurinha Borovak oso gustuko ditu. Hain gustuko dituenez, kanta bat ere dedikatu die.

*Jarduera hementxe deskargatu: Ikastorduak-Esnekiak gogoko ditut

1- Uste al zenuen euskal musikan dena trikitixa eta panderoak zirela? Oso oker zeunden. Ikusi, jarraian, kantaren bideoa eta saiatu bertan aipatzen dituzten esneki guztiak apuntatzen:

2- Jarraian, irakurri Eduardo Gaviñari (Yogurinha Borova) buruz uriola.eus webgunean argitaratutako albistea eta bete itzazu hutsuneak aditz egokiak jarriz.

3- Orain, ikus ezazu Eduardo Gaviñari egindako elkarrizketa, eta ikusitakoan eman ondorengo galderei erantzun egokia: