19. ikas unitatea

Zaporeak. Elkartasuna elikatzen

Ariketa-sorta honetan, Zaporeak proiektuari buruz hitz egingo dugu. Horretarako, hainbat ariketa egiteko aukera izango duzu:
– Gaian sartzeko galderari erantzun.
– Bideoa ulertu eta galderei erantzun.
– Testua irakurri eta erreparatu hitz konkretuei.
– Boluntario izatearen alde onak eta txarrak zein diren hausnartu.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH19-MO-Zaporeak

 1- Errefuxiatuak: Zaporeak proiektua zer den azaldu aurretik, jarri binaka eta erantzun galderari: Errefuxiatuen egoerari buruzko irudi asko ikusi ditugu komunikabideetan… Baduzu baten bat gogoan? Deskribatu.

 2- Zaporeak proiektua: Ikusi Oraitz Garcia Zaporeak proiektuko kideari egindako elkarrizketaren bideoa eta erantzun galderei.

 

 3- Testuaren lanketa: Testua irakurri bitartean, nabarmenduta dauden egiturei erreparatu eta zer adierazi nahi duten irudikatu.

 4- Izan zaitez boluntario: Proiektuaz ikasi duzuna kontuan hartuta, animatuko zinateke bertan izena ematera? Eztabaidatu zure ikaskideekin, eta boluntario-lanetan aritzeko aldeko eta kontrako argudioak apuntatu.

 

 

Gaberako aterbea

“Gaberako aterbea” Bertolt Brechten poema batean oinarritutako Mikel Laboaren abestia izan zen. Lehen aldiz 1972an Euskal Kanta Berria albumean agertu zen. 1989an, berriro, Hamabi diskoan berrargitaratu zuen. Negu Gorriak taldeak 1990ean bere bertsioa egin zuen Txerokee, Mikel Laboaren kantak omenezko albumerako. Taldeak kantaren lehenengo estrofatik hartu zuten bere izena, hain zuzen ere. Gero Irungo taldeak Negu Gorriak diskoaren barruan ere kaleratu zuen.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH19-MO-Gaberako aterbea

 

1- Gaberako aterbea. Jatorrizkoa: Kanta entzun aurretik bete itzazu hutsuneak aukera zuzena hautatuz. Gero, Mikel Laboaren kanta entzun eta konprobatu erantzunak. Entzundakoan erantzun ondorengo galderei.

 

2- Gaberako aterbea. Bertsioa: Jarraian, kanta beraren beste bertsio bat entzungo duzu, 1990an Negu Gorriak taldeak egindako bertsio garraztuagoa.

 

3- Broadway eta 26 karrikaren kantoian: Irakurri ondorengo albiste hau. Zer iruditzen zaizue egilearen ekintza? Esku hartze artistikoa ala bandalismoa?