20. ikas unitatea

Gure txikitako beldurrak

Sekuentzia honetan, denok izan ohi ditugun beldurrak aztertuko dira, eta batez ere txikitako beldurrak izango dira hizpide.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH20-Gure txikitako beldurrak

1- Nire txikitako beldurrak: Esaten dutenez denok dugu beldurren bat, eta txikitan zer esanik ez. Gaian sartzeko, zure beldurrak zein diren jakin nahi dugu. Horretarako, erantzun galdera hauei, eta komentatu erantzunak lagunarekin.

2- Hartzen erietxea: egia ala gezurra da? EHUko medikuntza fakultatean Hartzen erietxea izeneko esperientzia bitxia jarri dute martxan, haurrek medikuari dioten beldurra gainditzeko. Entzun erreportajea eta bitartean, seinalatu esaldi hauek egia ala gezurra ote diren. Horietako bat ez da aipatu. Lehendabizi, irakurri esaldiak.

 

3- Kaka praketan: Euskaraz egitura bat baino gehiago erabiltzen dugu beldurraren sentsazioa adierazteko. Horietako batzuk landuko ditugu. Irakurri beheko adibideak, eta ondoren, esaldiak moldatu parentesien artekoa erabilita.

4- Testigantza beldurgarria: Testigantza honetan, neska batek txikitako beldur bat nola sortu zitzaion kontatuko du, baina aditz batzuk falta zaizkio. Osatu testua aditz-laguntzaile egokia aukeratuta. Lehendabizi, irakurri beheko azalpenak eta adibideak.

5- Zure txikitako beldurrak: Gogoratzen duzu sekuentziaren hasieran azaldu diren txikitako beldurrak? Orain horri buruz idazteko aukera izango duzu. Zure herriko aldizkarirako txikitako beldur bati buruz idazteko eskatu dizute. Gehitu beldur horri lotutako pasadizoren bat. Nahi baduzu, erabili beheko gidoia eta saiatu proposatutako egitura eta esamoldeak erabiltzen. Aurreko ariketako adibideak balioko dizu.

 

 

Debako autostopistaren kasua

1- Inoiz beldurrik izan al duzu kontatu dizuten istorio batengatik? Entzun al duzu inoiz ahoz aho dabiltzan hiri kondaira beldurgarri horietako bat?

2- Zein hiri kondaira ezagutzen duzu? Otsateko psikofoniena, Olagibel kaleko eraikineko mamuarena, Aihotz plazako eraikinean aurkitutako emakume enpalatuarena, Sakamantekasena, Zaldiarango mamu txirrindulariarena… Komentatu ikaskideekin eta zerrendatu ezagutzen dituzuenak.

3- Ezagutzen al duzu Debako autostopistaren kasua? Entzun, jarraian, kondaira horren inguruko irrati-antzezpena.

*Jarduera hementxe deskargatu: Debako autostopistaren kasua-lanketa

 

1- Istorioa entzun baino lehen: Beldurra adierazteko espresioak: Euskaraz hainbat egitura dauzkagu beldurra adierazteko. Hona hemen adibide batzuk. Konta ezazu zein diren zure beldur ezkutuak. Zerk beldurtzen zaitu? Zeri diozu beldur?

2- Istorioa entzun: Beldurrezko istorio gehienetan bezala, gurean ere, bukaera arte itxaron beharko duzu korapiloa nola askatzen den ezagutzeko. Entzun arretaz eta aukera ezazu hauen artean istorioaren bukaera ongien azaltzen duen irtenbidea.

 

2- Entzun orain istorioaren bigarren zatia: konprobatu zerikusirik ote daukan zuk asmatutakoarekin. Komentatu ikaskideekin zein ote den asmatutakoen artean amaierarik onena.

 

3- Kontaketaren haria ordenatu. Gidariak egindako ibilbideari erreparatuko diozu, eta egin edo gertatu zaizkionak ordenatuz, trama bera berregiteko aukera izango duzu.

3- Zeure beldurrezko istorioa kontatu: Dagoeneko zeure beldurrezko istorioa kontatzeko garaia iritsi zaizu.

4- Beldurrezko istorioak entzungai: Beldurrezko istoriorik bururatzen ez bazaizu, Ikasbilen Hotzikarak  izeneko bilduma oparo bat daukazu. Horietako edozein entzun, eta ikaskideei kntatu ahal diezu… edo bestela, Gau Beltzeko lagunarteko bilera bat girotzeko ere egokiak izan daitzezke…