21. ikas unitatea

Nire lehen kotxe hura

Jarraian Euskadi Irratiko pasarte bat entzungo duzu. Solasaldi horretan Onintza Enbeitak eta Arantza Urretabizkaiak haien lehenengo autoarekiko oroitzapenak eta pasadizoak kontatuko dituzte.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH21-Lehen kotxe hura

1- Nork bere lehen kotxea: Onintza eta Arantzaren arteko solasaldia entzundakoan erabaki nork esan duen zer.

 

 2- Eta… zure lehen kotxea? Eta zu, gogoratzen al duzu zure lehen kotxea? Elkartu ikaskideekin eta komentatu, lagun arteko giroan, Onintzak eta Arantzak egin duten bezala, ondorengo galderak.

 

 

 Hiri txirrindulariak

*Jarduera hementxe deskargatu: HH21-MO-Hiri txirrindulariak 

1- Autoak eta bizikletak elkarrekin: Testua irakurri bitartean aukeratu hutsune bakoitzeko hitz/molde egokia.

2- Isunak behar bezala ez dabiltzan txirrindulariei: Donostiako udalak isunak jarriko dizkie arauak betetzen ez dituzten txirrindulariei. Gai horri buruzko erreportajea egin dute Euskadi Irratian, eta gaiarekin zeresana duten protagonista batzuekin hitz egin: udaleko zinegotzi batekin, oinezkoekin eta txirrindulariekin. Entzun audioa eta esan ondoko esaldiak bat datozen ala ez audioak dioenarekin.

3- Bizikleta gaineko eskarmentua: Komentatu ondorengo galderak zure ikaskideekin.

 

 

 Ibilgailu elektrikoak ezbaian

Gasolioaren edo gasolinaren ordez elektrizitatearekin mugitzen diren ibilgailuak gero eta gehiago dira; eta gainera, mota askotakoak daude. Ibilgailu elektrikoen gaiari buruz arituko gara jarraian.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH21-MO-Ibilgailu elektrikoak ezbaian

1- Ibilgailu elektrikoak hirietan nagusi: Nolakoak dira zuk erabiltzen dituzun ibilgailuak? Aukeratu eta ordenatu gehien erabiltzen duzunetik abiatuta.

2- Bideoa ulertu: Ikusi Dbus-eko zuzendari kudeatzaileak bideoan dioena eta erantzun beheko galderei zure hitzak erabiliz.

 

3- Ibilgailu elektrikoak, etorkizuneko garraioa: Irakurri ibilgailu elektrikoei buruzko testua arretaz, eta gaiarekin lotura duten hitz edo egiturei erreparatu bereziki.

4- Egitekoa: Non jarriko ditugu geltokiak?

A- Bakarka: Zure herrian bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa jartzera doazela jakin duzu eta zure auzoan ez dute geltokirik jarriko. Idatzi ezazu gutun labur bat udaletxera zure iritzia emanez.

B- Taldean: Zure herrian bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa jartzera doazela jakin duzue. Talde txikitan jarri eta osa ezazue denen artean geltokien mapa. Talde bakoitzak auzo jakin bat proposatu beharko du eta horretarako arrazoiak eman.

5- Patinete elektrikoak arrastoan sartu nahian: Gero eta patinete elektriko gehiago ikusten ditugu bidegorrietan, eta kalean, oro har. Patinete elektrikoak nondik eta nola joan behar duten arautu beharra  aipatzen du bideoak. Ikusi aurretik, bikoteka jarri eta gaiari buruz hitz egin galdera hauek abiapuntu gisa hartuta.

 

6- Bidegorrian gero eta tramankulu gehiago: Osagaiak konparatzen ditugu, baina osagaien arteko aldea denboran zehar areagotu egiten dela adierazteko, egitura hau erabiliko dugu: gero eta …-ago. Bidegorrietan gero eta tramankulu gehiago daudela entzun duzu bideoan. Osatu esaldiak beste leku hauek sortzen dizuten kezkaren bat adieraziz.

7- Inkesta erantzun: Bidegorrietako erabiltzaileen inguruko inkesta bat egiten ari dira zure herriko aldizkarian, eta zuk ere inkestan parte hartuko duzu. Egingo dizkizuten galderen erantzunak presta itzazu, aldez aurretik, idatziz.