25. ikas unitatea

Felisa Martin meteorologoa 

Felisa Martin Bravo donostiarra izan zen Fisikan doktore izatea lortu zuen lehen emakumea Espainian, 1926an. Baina beste arlo batzuetan ere aitzindari izan zen, aurrerago ikusiko dugunez.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH 25-MO-Felisa Martin meteorologoa

1- Felisa Martin donostiarra: Irakurri testua eta, jarraian, erabaki ondorengo esaldiak egia ala gezurra ote diren. Testua landutakoan, ikus dezakezu testuari atxikitako bideoa.

 

2- Itzal handiko emakumeak: Ezagutzen al duzu zientzia arloan nabarmendu den beste emakumerik? eta beste euskaldunik? Eta beste emakume euskaldunik? Ezagutzen baduzu, kontatu ikaskideei haren biografiako pasarterik aipagarrienak. Ezagutzen ez baduzu, bila ezazu informazioa.

3- Emakumezkoak zientzietan: Aurten ere ez dago emakumezkorik Nobel sarietan, eta bigarren urtea da segidan, 2016an ere gauza bera gertatu baitzen.

1- Erreparatu azpimarratutako egiturei. Ezagutzen al dituzu?

2- Bete hutsuneak jarraian dituzun testu antolatzaile egokiak erabiliz

 

 

Marmotaren Eguna

Jende askok pentsatzen du Marmotaren Eguna, Halloween eguna bezala, Ameriketako kontua dela. Baina hemen eskaintzen dizuegun artikuluak jasotzen duen bezala, hori ez da guztiz egia. Badauka zerikusia gure kulturarekin ere.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH 25-Material osagarria-Marmotaren eguna

1- Marmotaren eguna: Testua irakurri, eta ondoren esan honako esaldi hauek bat datozen ala ez testuarekin.

2- Marmotaren edo hartzaren eguna? Euskaldunok ere badugu beste animalia bat negua bukatu den ala ez jakiteko. Audio honetan duzu horren berri. Entzundakoan, hautatu erantzun zuzena.

 

3- Usadioa kontatu: Ezagutzen al duzu egutegiari edota urtaroei lotutako herri usadioren bat? (Agate deuna, Olentzero, San Juan suak, Errepuierre, Joaldunak, Momotxorroak…) Ezagutzen al duzu atzerriko kulturetatik jasotako usadioren bat? (Halloween, San Patrics day…) Kontatu ikaskideei usadio horietako bat zertan den, ospakizun horrekin duzun eskarmentua, edota gertatutako pasadizo bat.