26. ikas unitatea

Jatorrizkoa ala bikoiztua?

Nola ikusten dituzu filmak? Bikoiztuta, jatorrizko bertsioan azpitituluekin… Bikoiztuta edo azpititulatuta ikusi duzun azken filma zein izan da? Zein hizkuntzatan? Sekuentzia honetan, Aintzane Gamiz eta Aintzane Crujeiras bikoiztaileak gertutik ezagutzeko aukera izango dugu, eta beraien bitartez bikoiztaileen lanbidea ere bai.

* Jarduera hementxe deskargatu: 19-10-25-Ikastorduak B12 (26 ikas unit)-Jatorrizkoa ala bikoiztua

1- Elkarrizketa baten bideoa ikusiko duzu. Bertan, bikoiztaile izateko hainbat dohain edo ezaugarri aipatuko dituzte Aintzane Gamizek eta Aintzane Crujeirasek. Ikusi bideoa eta esan zein ezaugarri behar dituen bikoiztaile batek eta zeintzuk ez.

 

2- Erreportai bat irakurritakoan, lotu azpimarratutako hitzak dagokien definizioarekin.

 

 

Filma ala telesaila?

Lehen, bazirudien filmek prestigio handiagoa zutela, baina telesailek indar handia hartu dute, eta gaur egun ezin da esan bigarren mailako produktua direnik.

* Jarduera hementxe deskargatu: 19-10-25-Ikastorduak B12 (26 ikas unit)-Filma ala telesaila

1- Ikusi bideoa eta esan behean agertzen diren baieztapenak egia ala gezurra ote diren.

 

2- Ikusi duzunez, Mirenek oso azkar hitz egiten du, eta, gainera, zenbait gauza bizkaieraz esan ditu. Ea lotzen dituzun esandako hitz hauek bere esanahiarekin.

3- Orain elkarrizketa irakurtzeko aukera izango duzu, baina aditzak kenduta. Horiek zeuk jarri behar dituzu.

4- Nork esan du? Entzun bi pertsonari egindako elkarrizketa, eta esan beheko esaldi bakoitza nork esan duen.

Ariane:

 

Amaia:

 

 

 

Film eta liburu artean

* Jarduera hemen deskargatu:  19-10-18. Ikastorduak B12-26. ikas unitatea-Film eta liburu artean

1- Urduritasuna: Bideo bat ikusita, bideoaren edukia laburbiltzen duen testua aukeratu.

 

  • Zein nahiago duzu?: Filma eta jatorrizko liburua konparatu.
  • Zintzoa, itsusia eta gaiztoa: Film bat deskribatu.
  • Liburuak baino hobeak diren 11 pelikula: Filma ala liburua? Zein da hobea? Horri buruzko iritzi artikulu bat komentatu.
  • Hunkituta irten naiz: Film batzuen balorazioak irakurrita zein filmi dagozkion erabaki.
  • Ez ezazu galdu film hau: lagun bati gutun bat idatzi pelikula bat gomendatzeko.