31. ikas unitatea

Euskal Babel

Euskal Herriko edozein kaletara atera eta euskara, gaztelania edo frantsesaz gain, asko dira entzungo ditugun hizkuntzak. Horietako batzuk identifikatu ahal izango dituzu, baina ziurrenik beste batzuk ez duzu jakingo ezta zein hizkuntza diren ere! XXI. mendean ezagutzen ari garen migrazio fenomenoak izango ditugu hizpide nagusi. Baina arreta bereziz aztertuko dugu gure inguruan, edo Euskal Herrian oro har, bizi diren etorkinak nondik datozen eta zein hizkuntza darabiltzaten.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH 15-MO-Euskal Babel

 

1- Nondik datoz Euskal Herrira? Jarraian ikusiko duzun bideoan Amunarrizek azalduko digu nondik datozen Euskal Herrira azken urte hauetan iritsitakoak. Bideoa ikusitakoan komentatu lan taldean galderak.

 

2- Nola hitz egiten dute? Euskal Herriko datu orokorrak ikusi ondoren, bizi garen herrira hurbilduko gara eta bertan bizi diren etorkinen inguruko informazioa partekatuko dugu gelan. Baina hasteko, ikusi bideoa. Ea zein den beraien herrietako egoera! Bideoa ikusitakoan komentatu lan taldean ondorengo galderak.

Azkenik, ikusi ondorengo bideoa. Ea bertako protagonistek hitz egiten dituzten hizkuntzak ezagutzen dituzuen!

 

3- Jatorri eta hizkuntzen mapa: Ondorengo bideoan Xabier Aierdi soziologoak Euskal Herrian bizi diren etorkinen jatorrien eta hizkuntzen ikuspegia emango digu. Bideoa ikusitakoan, komentatu lan taldean.

 

4- Hizkuntza bakarra ala aniztasuna? Bizitzaren alor askotan bezala, hizkuntzen inguruan ere oso ikuspegi desberdinak daude gizartean: munduko hizkuntzen aniztasuna zaindu eta sustatu behar dela uste dutenak, batetik, eta munduan hizkuntza bakarra izanda nahikoa litzatekeela uste dutenak, bestetik. Azken hauen artean, gehienek hizkuntza bakar hori berea izatea nahi lukete, noski! Zein taldetakoa zara zu? Zein da zure iritzia?

Komentatu lan taldean eta konparatu ondorengo bideoko kale inkestan hiritarren emandako erantzunekin.

 

5- Zer jarrera dute etorkinek euskararekin? Orain arte etorkinez aritu gara, baina, oraindik ez dakigu beraiek zer nolako bizipenak izan dituzten gure hizkuntzarekin, nolako jarrera duten euskararekiko, edo nola eta zergatik hurbildu diren euskarara.
Hitza beraiei emango diegu, beraz. Entzun arretaz ondorengo bideoan zer dioten Gernikako ikasle hauek!​

Zuen artean ba al dago Euskal Herritik kanpo jaiotakorik? Edo Euskal Herritik kanpo jaiotako gurasoren bat duenik? Kontatuko al zenuke zure esperientzia? Hurrengo bideoan ikusiko dugun pertsona kubatarra da, Eskoriatzan bizi da eta Yuli Vargas du izena. Ikusi bideoa eta ezagutu bere bizipenak!

 

6- Zure bizipenak: Yuliri bezala, gertatu al zaizu inoiz hizkuntza ezagutzen ez duzun herrialde batean izatea? gertatu al zaizu inoiz egoera xelebreren bat tokiko hizkuntza ez ezagutzeagatik? Ba al daukazu horrelako bizipenik? Idatz ezazu, eta gero idatzitakoa ikaskideei kontatu.

 

 

Kolore askotako arroza

Mundu osoan jaten den janaria da arroza, unibertsala beraz. Jaki horren prestaketa da lurralde eta kulturak desberdintzen dituena.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH31-MO-Kolore askotako arroza

1- Arroz beltza: Gustatzen al zaizu arroza? Nola? ba al duzu errezetaren bat? Norena da? Entzun Zalakain sukaldariaren errezeta, ulertzen ahalegindu eta, ondoren, bete hutsuneak. Okerrik egiten baduzu, entzun berriro errezeta hori.

 

2- Munduko arrozak: Mundu osoan jaten den janaria da arroza, unibertsala beraz. Jaki horren prestaketa da lurralde eta kulturak desberdintzen dituena. Hemengoak eta kanpotik etorritakoak elkartzeko asmoz, arroza erabiltzen da Munduko Arrozak izeneko festan, sinbologia handia duelako. Entzun elkarrizketa eta erabaki ondorengo esaldiak EGIA ala GEZURRA ote diren.

 

3- Getxoko arrozgilea: Erantzunak kontuan izanda, kokatu hutsuneetan elkarrizketaren galderak.