33. ikas unitatea

Larunbateko parranda haiek

 

*Jarduera hementxe deskargatu: HH33- Larunbateko parranda haiek

 1- Larunbateko parrandak hizpide: Hemen duzu Jon Urbietak Zumaian ikusten duenaz idatzi duen artikulu laburra. Testua arretaz irakurri eta galderen erantzun zuzenak aukeratu.

2- Gaurko gazteek ere edan egiten dute: Irratiko erreportaje honetan, kazetariek Arabako gazteek zer erlazio duten alkoholarekin kontatuko dute. Era berean, gazte batzuekin hitz egingo dute. Entzun erreportajea eta esan ondoko esaldiak bat datozen entzun duzunarekin.

 

3- Guk kubatak edaten genituen: Erreportaje honetan, gaurko Arabako gazteei buruzko datuak ikusi ditugu. Eta zure garaian edo herrian, nola ziren kontu horiek? Komentatu talde txikitan ondoko puntu hauek; bukatzeko, komentatu guztien aurrean emaitzak.

 

Parrandarako gida

Bilbao La Viejako parrandarako gida-testu bat irakurriko duzu. Irakurtzearekin batera hutsuneak bete eta gero zeuk ere antzeko testu bat sortuko duzu.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH33- Parrandarako gida

1- Irakurtzen duzun bitartean, aukeratu hutsune bakoitzerako hitz egokia.

2- Eta zu non ibili ohi zara parrandan? Zein da zure parranda gau baterako ibilbide kuttuna? Eta parranda plan perfektua?

Demagun kanpoko lagun talde bat etorriko zaizula Gasteizera bisitan eta parrandan ateratzeko aholkua eskatu dizutela. Erantzun iezaiezu idatziz e-maila batean: Zein den Gasteizen parranda gau baterako ibilbide egokiena, zein kaletara joan, zein tabernatara, zer egin daiteke Gasteizen iluntzetik egunsentira arte gau gogoangarri bat izateko.