36. ikas unitatea

Filma ala telesaila?

Lehen, bazirudien filmek prestigio handiagoa zutela, baina telesailek indar handia hartu dute, eta gaur egun ezin da esan bigarren mailako produktua direnik.

* Jarduera hementxe deskargatu: HH36-MO-Filma ala telesaila

1- Ikusi bideoa eta esan behean agertzen diren baieztapenak egia ala gezurra ote diren.

 

2- Ikusi duzunez, Mirenek oso azkar hitz egiten du, eta, gainera, zenbait gauza bizkaieraz esan ditu. Ea lotzen dituzun esandako hitz hauek bere esanahiarekin.

3- Orain elkarrizketa irakurtzeko aukera izango duzu, baina aditzak kenduta. Horiek zeuk jarri behar dituzu.

4- Nork esan du? Entzun bi pertsonari egindako elkarrizketa, eta esan beheko esaldi bakoitza nork esan duen.

Ariane:

 

Amaia:

 

 

Umorea unibertsala da

Ariketa-sorta honetan, Mikel Pagadi umorista, gidoigilea eta telebista-aurkezlea izango dugu protagonista. Umoreari eta “Herri txiki, infernu handi” telebista-saioari buruz hitz egin dugu berarekin. Gai honen inguruan, hainbat ariketa egin ditzakezu.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH36-MO-Umorea unibertsala da

1- Mikel Pagadi: Bideo honetan Mikel Pagadi umorista, gidoigile eta telebista-aurkezleari egin diogun elkarrizketa ikusiko duzu. Umorea eta Herri txiki, infernu handi programa izan ditugu hizpide. Bideoa ikusi ondoren, aukeratu galderen erantzun zuzena.

 

2- Pagadiri elkarrizketa: Irakurri Mikel Pagadiri egindako elkarrizketa eta ondoren, “umore” hitzarekin loturiko zenbait esapideri erreparatuko diezu.

3- Hau den/k umorea!: Zein dira zure gustuak eta zaletasunak umoreari dagokionez? Beheko galderei erantzun binaka, eta ondoren, adostu taldean. Erreparatu erantzun-adibideei.