37. ikas unitatea

Badakizu zer den nomofobia?

Jarduera hauetan mugikorraren erabilerari buruz eta traste horrek eragin dezakeen menpekotasunari buruz hitz egingo dugu eta, horretarako, hainbat ariketa egiteko aukera izango duzu.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH37-MO-nomofobia

 

1- Telefono mugikorren menpe: Ariketa-sorta honetan, mugikorraren erabileraren inguruan jardungo dugu. Ezertan hasi aurretik, jarri binaka eta erantzun beheko galderari. Zertarako erabiltzen duzu normalean telefono mugikorra?

2- Ikasleak eta telefonoa: Unibertsitateko kanpusean Mariajerekin, Maddirekin eta Asierrekin egin dugu topo, eta mugikorraren erabileraren inguruan galdetu diegu. Ikusi bideoa eta asmatu nori buruz ari garen.

 

3- Telefonoaren eragina: Telefono mugikorrak guregan sortzen duen dependentziari buruzko testua irakurriko duzu. Irakurri ondoren, bete beheko inkesta eta baloratu mugikorrak sorrarazten dizun eragina 1etik 10era.

4- Egitekoa: Menpekotasun-maila: Orain batu testean atera dituzun puntuak. Eta jarraian, puntuazio hori kontuan hartuta atera diren emaitzak aztertuko dituzu. Horretarako, erantzun beheko galderei.

 

 

Zer egiten duzu sendagilearengana joan aurretik?

Jarduera honetan, Iñaki Peña Bandres barne-medikuarekin hitz egingo dugu pazienteek kontsultara joan aurretik egiten dutenari buruz.

* Jarduera hementxe deskargatu: HH37-MO-Internet medikua

 

1- Gaian sartu: Ariketa-sorta honetan, medikuarengana joan aurretik pazienteek Interneten begiratzeko duten joeraz hitz egingo dugu. Ezertan hasi aurretik, jarri binaka eta erantzun galderei.

2- Bideoa ulertu: Iñaki Peña Bandres barne-medikuak gure galderei erantzun die. Ikusi bideoa eta esan zein den erantzun zuzena.

 

3- Irakurri testua: Irakurri testua eta arreta jarri azpimarratutako egiturei. Bururatzen al zaizu gauza bera adierazteko beste modurik?

4- Egitekoa: zer bilatu duzu interneten? Medikuaren kontsultara joan aurretik, sarean zer dugun kontsultatzeko joera gero eta handiagoa omen dugu pazienteok. Baina ez soilik medikuarengana joaten garenean, ziur gehiagotan ere erabiltzen dugula sarea. Jarri binaka eta erantzun galderei.