39. ikas unitatea

EH11 kolore

Euskal Herriko jendearen aurpegiak asko aldatu dira. Beste kolore bateko azala zuen norbait ikustea deigarri egiten zitzaigun, lehen, orain dela urte batzuk. Baina orain munduko gauzarik normalena bihurtu da. Etorri dira guregana beste kolore bateko larruazalak eta beste kolore bateko kulturak. Aniztasun hori, kultura-aniztasun hori defenditzeko, euskara oinarri hartuta, EH11kolore sortu berria da. Samira Goddi da taldearen bozeramaile.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH39-MO-EH11Kolore

 

1- EH11 Koloreko bozeramalearekin hizketan: Jarraian Samira Goddi EH11Koloren ekimeneko bozeramaleari egindako elkarrizketa entzungo duzu. Entzundakoan erabaki ondorengo baieztapenak egia ala gezurra ote diren.

 

 2- Elkarrizketa: Irakurri samara Goddiri egindako beste elkarrizketa bat. Erantzunak kontuan hartuta lotu bakoitzari dagokion galdera.

3- Nondik datoz Euskal Herrira? Jarraian ikusiko duzun bideoan Kike Amunarrizek azalduko digu nondik datozen Euskal Herrira azken urte hauetan iritsitakoak. Bideoa ikusitakoan komentatu lan taldean galdera hauek.

 

4- Nola hitz egiten dute? Euskal Herriko datu orokorrak ikusi ondoren, bizi garen herrira hurbilduko gara eta bertan bizi diren etorkinen inguruko informazioa partekatuko dugu gelan. Baina hasteko, ikusi bideoa.

 

Azkenik, ikusi ondorengo bideoa. Ea bertako protagonistek hitz egiten dituzten hizkuntzak ezagutzen dituzuen!

 

 5- Zer jarrera dute etorkinek euskararekin? Orain arte etorkinez aritu gara, baina, oraindik ez dakigu beraiek zer nolako bizipenak izan dituzten gure hizkuntzarekin, nolako jarrera duten euskararekiko, edo nola eta zergatik hurbildu diren euskarara. Zuen artean ba al dago Euskal Herritik kanpo jaiotakorik? Edo Euskal Herritik kanpo jaiotako gurasoren bat duenik? Kontatuko al zenuke zure esperientzia?

Hurrengo bideoan ikusiko dugun pertsona kubatarra da, Eskoriatzan bizi da eta Yuli Vargas du izena. Ikusi bideoa eta ezagutu bere bizipenak!

 

Yuliri bezala, gertatu al zaizu inoiz hizkuntza ezagutzen ez duzun herrialde batean izatea? gertatu al zaizu inoiz egoera xelebreren bat tokiko hizkuntza ez ezagutzeagatik? Ba al daukazu horrelako bizipenik?