41. ikas unitatea

Hau ospatu beharra zagonk!

*Jarduera hementxe deskargatu: HH41-MO-Hau ospatu beharra zagonk

1- Hileta bat ospatu? Aditz honek esan nahi du pozteko gertaera edo eguna gogoratzea, edo gertakari batengatik poza adieraztea. Beraz, zein egoeratan erabili daiteke eta zeinetan ez?

2- Ezkondu egingo gara! Mikelek eta Onintzak beraien lagun batzuekin kalean topo egingo dute. Entzun elkarrizketa bi aldiz, eta ondoren, zure ulermena proban jartzeko zenbait galderari erantzungo diezu.

 

3- Ezteietako gonbidapena : Jon eta Maite ere laster ezkondu egingo dira, baina oraindik beraien lagunek ez dakite. Irakurri elkarrizketa, eta osatu ezazu, hutsune bakoitzean dagokion esapidea edo egitura aukeratuta. Hori egin ondoren, emaiozu elkarrizketari zeuk nahi duzun bukaera.

4- Ospakizunaren ajea: Jon eta Jone ezkontza batean izan dira eta mutilak ajea dauka eta neska haserre dago mutila mozkortu zelako. Entzun elkarrizketa eta entzundakoan aukera itzazu erantzun zuzenak. Gero, osa itzazu ondoren dituzun konparaziozko moldeak.

 

Gogoratzen al duzu bizitzan zehar izandako ospakizun bereziren bat? Lagun baten ezkontzako parranda gogoangarria, lehengusinaren jaunartzean apaizak mozkorra harrapatu zuenekoa, zure futbol taldeko urteurreneko ospakizuna… Konta iezaiozu ikaskide bati e-maila batean.

 

Halloween ala Gau Beltza? Inportatutako ala bertako tradizioa?

Urriaren 31a badator eta munduko txoko askotan ospatuko dute Halloween. Baita Euskal Herrian ere, azken urteotan. Zenbait herritan; Aretxabaletan edo Motrikun, kasu; aspalditik Gaba Baltza ospatzen dute. Baina, komunikabideen eraginez inportatutako tradizioa da ala bertakoa?

*Jarduera hementxe deskargatu: HH41-Ikastorduak-Halloween edo Gau Beltza

1- Halloween eskal ohitura zaharra: Irakurri artikulu hau. Haren arabera, Halloween Euskal Herriko tradizioan errotutako ohitura da. Nork esan du Halloween euskal ohitura zaharra ez denik? Ezagutzen al duzu beste euskal tradiziorik? Eta zinemaren eraginez atzerritik inportatutako eta gaur egun hemen errotutako beste tradiziorik? Azaldu, idatziz, tradizio horietako bat zertan den; eta ikaskideen aurrean kontatu.

2- Ziria ala saria: Euskal Herrian aspaldi-aspaldian ospatu den Arimen Gaua, oinarri-oinarrian, ez dago oso urruti film amerikarretan ikusten ditugun irudietatik. Halaxe kontatu digute hainbat lekukok jarraian ikusiko duzun bideoan. Ez beldurtu zuek ere esaten duten guztia ulertzen ez badiezue, nahikoa da kontakizunaren esanahia ulertzearekin. Ondo ulertu al dituzu emakume-gizon edadetu horiek kontatutako pasadizoak? Erantzun ondoko galderak eta konprobatu noraino ulertu duzun.

 

3- Gaba Beltza: Irakurri GARA egunkarian Joxemari Carrere ipunin kontalariak idatzitako iritzi artikulua. Zer iritzi dio Joxemari Carrerek Gaba Beltza ospatzeari? Eta zu, zein da zure iritzia? Berreskuratu behar al dira tradizio zaharrak? Garai berrietara egokitu behar dira? Bidezkoa al da atzerriko kultura bateko tradizioak gurera ekartzea? Eman zure iritzia, idatziz, paragrafo batean, honako egiturak erabiliz.

4- Animen gaua, umeen kontua: Saiatu Animen Gaua abestiaren testuko hutsuneak betetzen. Gero, kanta entzun eta konprobatu hutsuneak modu zuzenean bete dituzun.