42. ikas unitatea

Hartuko al zenuke etxean atzerriko ume bat?

Familia askok hartzen dituzte kanpoko umeak uda gure artean pasatzeko, baina zuk planteatu al duzu inoiz horrelakorik?

*Jarduera hementxe deskargatu: HH42-Ikastorduak-Hartuko al zenuke etxean atzerriko ume bat

1- Jarraian, bideo pasarte bat ikusiko duzu. Bertan, Marijo Galparsorok bere esperientzia kontatuko du. Bi aldiz ekarri ditu ume sahararrak uda Euskal Herrian pasatzera. Ikusi bideoa eta erantzun beheko galderei.

 

2- Artikulu honetan hainbat deklinabide-atzizki kendu ditugu. Irakurri testua eta jarri falta diren atzizkiak.

3- Eta zukā€¦ hartuko al zenuke?

– Ezagutzen al duzu atzerriko haur bat uda pasatzera ekarri duen familiarik? Nola joan zaie?

– Zer iruditzen zaizu, haurrentzat onuragarria edo kaltegarria dela?

– Zuk ekartzeko asmorik izan al duzu inoiz? Zergatik.

 

 

Nola aurkitu hondartzan galdutako haurrak

Uda guztietan gertatzen da: haur batzuk galdu egiten dira hondartzan. Horregatik, asmatzen ari dira sistema berriak, megafonia erabili gabe, galdutako haur horiek gurasoengana itzultzeko.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH42-Ikastorduak-Nola aurkitu hondartzan galdutako haurrak

1- Hondartzan galduta: Zu edo ezagunen bat galdu al da inoiz hondartzan? Kontatu nola izan zen. Orain entzun audioa eta erantzun galderari. Hiru sistema aipatzen ditu audioak galdutako haurrak bilatzen laguntzeko. Bata megafonia; zein dira beste biak?

 

2- Falta diren aditzak aukeratu: Hemen duzu entzun duzun audioaren transkripzioa, baina aditz batzuk falta dira. Aukeratu aditz egokienak.

3- Testua osatzen: Audioaren transkripziotik esaldi batzuk falta dira. Aukeratu hutsune bakoitzean zein falta den.