43. ikas unitatea

Euskara ikasi dutenen testigantza

Sekuentzia honetan euskara ikasle izan direnen testigantzak ezagutzeko aukera izango dugu. zenbait euskara-ikasleren testigantza labur adibide hartuta, sekuentziaren amaieran norberak euskara ikasten izandako esperientzia eta aurrerantzean dituen asmoak idatziz kontatuko ditu.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH43-Ikastorduak-Euskara ikasleen testigantzak

1- Hiromi Yoshida: euskarak liluratutako japoniarra: Hiromi Yoshida euskara-irakaslea da Japonian. Duela hainbat urte euskararekin erabat maitemindu zen eta handik aurrera, euskara ikasteaz gain euskararen inguruko ikerketa egiten aritu zen. Entzun ezazu arretaz elkarrizketa, eta ondoren zure ulermena proban jarriko duzu.

 

2- Denbora kontua da: Hurrengo ariketan egin behar duzunerako (euskara ikasten izan duzun esperientzia kontatzea) ondo etorriko zaizu denborazko esaldiak birpasatzea. Molda itzazu esaldiok beste era batera. Horretarako egokitu esaldia parentesi arteko egitura erabiliz.

3- Euskara ikasten izan nuen esperientzia: Ikusten denez Hiromi euskara ikasten hasi eta erabat murgildu zen euskararen munduan. Eta zuk nola bizi izan duzu euskara ikastearen esperientzia? Zure euskaltegiko blog-orrirako zure esperientzia idaztea eskatu dizute, gero esperientzia horien berri elkarri emateko.

4- Zatoz barnetegira! Barnetegia aukera ezin hobea da inguru euskaldun batean murgilduta hizkuntza praktikan jartzeko. IKAk ere udaro antolatzen ditu barnetegiak. Ezagutzen al dituzu? Ba al dakizu zein herritan egiten diren? Ezagutzen al duzu bertan ibilitako norbait? Erantzun ondorengo galderak aukera zuzena hautatuz eta erantzunak argitutakoan hobeto ezagutuko duzu.

Orain, IKAk Lesakan antolatzen duen BARNETEGIAri buruzko bideo-pasarte bat ikusiko duzu. Bideoa ikusi aurretik, markatu adierazpen hauetatik zein diren egia.

 

Orain, kontatu idatziz zure esperientzia…

 

Euskal Babel

Euskal Herriko edozein kaletara atera eta euskara, gaztelania edo frantsesaz gain, asko dira entzungo ditugun hizkuntzak. Horietako batzuk identifikatu ahal izango dituzu, baina ziurrenik beste batzuk ez duzu jakingo ezta zein hizkuntza diren ere! XXI. mendean ezagutzen ari garen migrazio fenomenoak izango ditugu hizpide nagusi. Baina arreta bereziz aztertuko dugu gure inguruan, edo Euskal Herrian oro har, bizi diren etorkinak nondik datozen eta zein hizkuntza darabiltzaten.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH 15-MO-Euskal Babel

https://www.youtube.com/watch?v=lnEnpuxtH-w&feature=emb_logo

 

1- Nondik datoz Euskal Herrira? Jarraian ikusiko duzun bideoan Amunarrizek azalduko digu nondik datozen Euskal Herrira azken urte hauetan iritsitakoak. Bideoa ikusitakoan komentatu lan taldean galderak.

https://www.youtube.com/watch?v=WAxfERLkZYM&feature=emb_logo

 

2- Nola hitz egiten dute? Euskal Herriko datu orokorrak ikusi ondoren, bizi garen herrira hurbilduko gara eta bertan bizi diren etorkinen inguruko informazioa partekatuko dugu gelan. Baina hasteko, ikusi bideoa. Ea zein den beraien herrietako egoera! Bideoa ikusitakoan komentatu lan taldean ondorengo galderak.

https://www.youtube.com/watch?v=5t-oHHGByXk&feature=emb_logo

Azkenik, ikusi ondorengo bideoa. Ea bertako protagonistek hitz egiten dituzten hizkuntzak ezagutzen dituzuen!

https://www.youtube.com/watch?v=pnrapAr91JA&feature=emb_logo

 

3- Jatorri eta hizkuntzen mapa: Ondorengo bideoan Xabier Aierdi soziologoak Euskal Herrian bizi diren etorkinen jatorrien eta hizkuntzen ikuspegia emango digu. Bideoa ikusitakoan, komentatu lan taldean.

https://www.youtube.com/watch?v=1zT0zthuOD4&feature=emb_logo

 

4- Hizkuntza bakarra ala aniztasuna? Bizitzaren alor askotan bezala, hizkuntzen inguruan ere oso ikuspegi desberdinak daude gizartean: munduko hizkuntzen aniztasuna zaindu eta sustatu behar dela uste dutenak, batetik, eta munduan hizkuntza bakarra izanda nahikoa litzatekeela uste dutenak, bestetik. Azken hauen artean, gehienek hizkuntza bakar hori berea izatea nahi lukete, noski! Zein taldetakoa zara zu? Zein da zure iritzia?

Komentatu lan taldean eta konparatu ondorengo bideoko kale inkestan hiritarren emandako erantzunekin.

https://www.youtube.com/watch?v=JKXI8UF5ahs&feature=emb_logo

 

5- Zer jarrera dute etorkinek euskararekin? Orain arte etorkinez aritu gara, baina, oraindik ez dakigu beraiek zer nolako bizipenak izan dituzten gure hizkuntzarekin, nolako jarrera duten euskararekiko, edo nola eta zergatik hurbildu diren euskarara.
Hitza beraiei emango diegu, beraz. Entzun arretaz ondorengo bideoan zer dioten Gernikako ikasle hauek!​

https://www.youtube.com/watch?v=180mpMouQA4&feature=emb_logo

Zuen artean ba al dago Euskal Herritik kanpo jaiotakorik? Edo Euskal Herritik kanpo jaiotako gurasoren bat duenik? Kontatuko al zenuke zure esperientzia? Hurrengo bideoan ikusiko dugun pertsona kubatarra da, Eskoriatzan bizi da eta Yuli Vargas du izena. Ikusi bideoa eta ezagutu bere bizipenak!

https://www.youtube.com/watch?v=pS5gNvImj_E&feature=emb_logo

 

6- Zure bizipenak: Yuliri bezala, gertatu al zaizu inoiz hizkuntza ezagutzen ez duzun herrialde batean izatea? gertatu al zaizu inoiz egoera xelebreren bat tokiko hizkuntza ez ezagutzeagatik? Ba al daukazu horrelako bizipenik? Idatz ezazu, eta gero idatzitakoa ikaskideei kontatu.