46. ikas unitatea

Momentuaz gozatu ala argazkia egin?

Zer nahiago duzu, momentu berezi batez gozatu ala momentu hori erretratatu besteei erakusteko? Argazkiak nonnahi, noiznahi eta uneoro egiteko ohituraz arituko gara jarduera honetan.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH46-MO-Momentuaz gozatu ala argazkia egin

1- Argazkizaleak: Ikusi bideoa eta transkripzioaren hutsuneak bete hitz egokiak jarriz.

 

2- Selfia ala hil: Irakurri erreportajea osorik eta aukeratu hitz egokia hutsune bakoitzerako.

3- Eta zuk? Kontatu ahoz zure esperientzia eta grabatu zure konakizuna. Ondorengo galderak lagungarriak izan daitezke zure mintzaldia ordenatzeko.

4- Selfie ikusgarriak: Lotu ondorengo selfiak dagokien argazki minarekin.

5- Argazkia arazo-iturri: Irakurri segidan duzun testua eta erantzun galderei.

6- Zure iritzia: Orain, eman idatziz zure iritzia tximinoaren auziari buruz. Ondorengo galderak lagungarriak suertatu ahal zaizkizu.

 

 

Eulalia Abaitua, argazkilaria

Jarduera honetan Aulalia Abaitua Euskal Herriko lehenengo emakume argazkilariaren biografia laburra ezagutuko dugu.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH46-MO-Eulalia Abaitua argazkilaia

1- Euskal Herriko lehen emakume argazkilaria: Entzun arretaz audioa eta esan Eulalia Abaituaren gainean jarraian dituzun baieztapenak EGIA ala GEZURRA diren.

 

2- Argazkilariaren biografia osatua: Jarraian entzun berri duzun audioaren transkripzioa duzu. Hautatu aditz egokienak hutsuneak betetzeko. Gero, entzun berriro audioa erantzunak konprobatzeko.

3- Itzal handiko emakumeak: Ezagutzen al duzu bere arloan aintzindaria izan den beste emakumerik? Ezagutzen al duzu artean, zientzian edota kirolean nabarmendu den emakume euskaldunik? Ezagutzen baduzu, kontaiguzu; eta ezagutu ezean bilatu informazioa eta idatzi irakurri duzunaren moduko itzal handiko emakumen baten biografia laburra.