Aita Mendi, irakasle xelebre hura (Ikasle ohien bilera)

Aita Mendi maisua zen San Cucufato ikastetxean. Apaiza zen. Jaka eta galtza grisak janzten zituen beti, alkandora beltzarekin, eta clergyman (apaizen lepo zuria). Betaurreko lodiak zituen, itsu samar zelako. Asko hurbildu behar izaten zuen liburuetara horiek irakurtzeko.

Nik uste dut Geografia edo Historia irakasten zigula, ez dut ondo gogoratzen. Baina ondo gogoratzen dut bere klaseak oso aspergarriak iruditzen zitzaizkigula. Zortzigarren maila zen, eta guk hamabost urte genituen gutxi gora behera. Bihurrikeriak egiten pasatzen genuen denbora osoa.

Behin, iratzargailu bat jarri genion bere mahaitik hurbil, oholtza azpian. Klasearen erdian iratzargailua jotzen hasi zen, eta denok liburuak itxi eta hizketan hasi ginen, klasea amaitutakoan bezala.

Aita Mendiri putakeria asko egiten genizkion. Orduan, asko haserretzen zen gurekin… baina pertsona ona zen eta ez gintuen inoiz zigortzen.

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna