ASTEBURUA GASTEIZEN

Houda eta Ainhoari lagunak bisitan etorriko zaizkienez, astebururako plana diseinatu dute. Hementxe daukagu plan bikaina:

 

ASTEBURUA GASTEIZEN

 

Gure lagunak larunbatean goizeko bederatzietan iritsiko dira Mirandako trenean. Goizeko bederatzi eta erdietan Casablanca tabernara, Dato Kalera, joan ahal gara kafe bat hartzera. Hamarretan Alde Zaharretik paseatu ahal gara, eta muralak ikusi ahal ditugu. Muralak oso koloretsuak eta politak dira. Hamaika eta erdietan Katedrala Zaharrean egon behar dugu barrutik bisitatzeko. Gero, atsedena hartuko dugu, eta hiriko erdi aldera joan ahal gara pintxo batzuk jatera.

 

Hiruretan Clarete jatetxera joan ahal gara bazkaltzera. Arratsaldean, Andra Mari Zuriaren Plazara joan ahal gara bisitatzera. Arratsaldeko seietan Mendizorrotzara oinez joango gara Alabesen partidua ikustera. Gure lagunei izugarri gustatzen zaie futbola. Partida amaitu ondoren, hiriko erdi aldera itzuliko gara eta hamarretan Toloño  tabernara joan ahal gara pintxoak jatera. Nik uste dut oso nekatuta egongo garela, eta Silken Ciudad de Vitoria hotelera joango gara. Gure lagunek bertan egingo dute lo.

 

Igandean, goizeko zortzietan jaikiko gara, eta hotelean haiekin gosalduko dugu. Gosaldu ondoren, autoz joango gara Salburuara, eta Eraztun Berdetik txirringaz ibili ahal gara. Eguerdian hiriko erdi aldera itzuliko gara, eta Goya gozotegira joango gara, oso trufa goxoak erostera, jakina. Ordu bat eta laurdenetan potea hartu ahal dugu, eta, gero, jatetxera joan ahal gara Arabako babarrunak bazkaltzera.

 

Nire lagunen trena arratsaldeko seietan izango da. Arratsaldeko bost eta erdietan oinez hurbilduko gara tren geltokira.

 

HOUDA EL HAJI EL ASRI eta AINHOA DIAZ DE GUEREÑU

 

 

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna