Egilea: ikab2

B2, B2.2

Telelana: Monikaren aholkuak

Kaixo, lagunok! Zer moduz zaudete ezohiko egoera honetan? Koronabirusa iritsi zaigu dagoeneko. Birus malapartatu horrek aztoratu egin du gure eguneroko bizimodua. Aldaketa asko ekarri digu, eta horietako bat lanaren antolamenduari dagokio: telelana maiz entzuten ari gara han eta hemen. Telelanaz arituko zaigu Monika. Buru-mapa argia egin ondoren, grabazioa helarazi digu. Entzun arretaz Monikaren lan ederra. …

B2, B2.2

Karmele Jaio (Historiak emakume izena dauka)

Euskaltegian ondo ezagutzen ditugu Karmele Jaio idazlearen liburuak, talde askotan irakurrik dituzte-eta. Baina idazle gasteiztarra ondo ezagutzen duen Anak kontatuko digu Karmele Jaioren biografia. Izan ere, Anak egunero ikusten du Karmele eta elkarrekin hartzen dute kafea. Milesker, Ana! Karmele Jaioren lanaren gaineko informazio gehiago jakin nahi baduzue: https://zubitegia.armiarma.eus/?i=672  

B2, B2.2

Amelia Earhart (Historiak emakume izena dauka)

Ametsak errealitate bihurtu nahi izan zituen Amelie Earhat pilotu handiak. Abiazioko aitzindari honen bizitza kontatzen digu Patxik grabazio baten bitartez. Baina buru-mapa eta biografia idatzia ere egin ditu Patxik. Milesker! Buru-mapa: Amelia Mapa-buru Biografia: Amelia Earhart-Transkispzioa Grabazioa: Argia aldizkarian idatzitako artikulua: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2531/amelia-earhart-nikumaroro-uhartean-naufrago

B2, B2.2

Kathrine Switzer (Historiak emakume izena dauka)

Lasterkariak bazarete eta maratoriak maite badituzue, ziurrenik ezagutuko duzue Kathrine Switzer maratoi lasterkari estatubatuarra. Emakume honen biografia grabatu du Anak. Eskerrik asko, Ana!   Eta hemen duzue Argia aldizkarian egin zioten elkarrizketa: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2627/kathrine-switzer

B2, B2.2

Dolores Ibarruri (Historiak emakume izena dauka)

Litekeena da gazte askok ez jakitea nor izan zen zen Dolores Ibarruri. Veronicari esker jakingo dugu “La Pasionaria” militante komunistaren bizitza.  Lan handia egin duzu eta eskertzekoa da zure ekarpena, Veronica. Milesker! Berria egunkarian argitaratu zuten berria: https://www.berria.eus/paperekoa/1544/048/001/2012-04-26/indarrean-dirauten-ideiak.htm