Jarraian irakurriko duzuen mezuan, Kikek, B1 mailako ikasleak, bere kezka agertu digu izan duen amets xelebre baten inguruan. Ametsaren esanahia jakin nahiko luke. Lagunduko al diozu ametsaren zure interpretazioa iruzkinetan idatziz?

 

Mesedez, lagun iezadazu nire amets bat argitzen. Orain dela zenbait egun amets hau egin nuen:

Etxetik lanera nindoala norbait hurbildu zitzaidan. Berak esan zidan autokarabana berri bat zeukala niri oparitzeko. Hasieran ez nion jaramonik egin baina temati jarraitu zuen. Esan nion lanera nindoala eta ez neukala denborarik ezer egiteko.

Orduan, ni konturatzerako, autokarabana txukun bat zegoen nire aurrean. Halako batean, ateak ireki ziren, piztu zitzaizkion argiak, eta musika goxo eta leun bat entzuten hasi zen. Nik ezin nuen sinetsi baina nire ametsetako autokarabana zen, nahi nuen guztia zeukan eta gure gauza guztiak armairuen barruan zeuden. Minutu batzuk begira aritu ondoren giltzak jarrita zeudela esan zidan ahots sakon batek, eta ezer egin gabe eraman ahal nuela. Berehala aurreko partera joan nintzen piztu eta eramateko asmoz. Bolantearen aurrean eseri eta motorea piztu nuen bitartean konturatu nintzen autokarabana desagertzen ari zela.

Nire oraingo autokarabana zaharra orain dela hamabi urte erosi nuen, bigarren eskukoa, eta urte pila bat dauka, horregatik azken hilabete honetan aldatzea pentsatu dugu. Horrez gain, esan nahi nizun azkenean ez daukadala dirurik aldatzeko, galdara aldatu behar izan dudalako, eta lagun bati dirua utzi behar izan diodalako.

Esadazu, arren, amets horrek zer esan nahi duen.

Aldez aurretik, eskerrik asko zure arretagatik. Zure erantzunaren zain geratzen naiz.

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna