Sailkatu gabea

Belen, benetako gabon istorio bat

Usadio kristauaren arabera, etxe askotan jaiotza muntatu ohi dute Gabon garaian; Jesukristo, ustez, Belen herrian jaio zen momentua irudikatzeko. Baina gaur egungo Belen hiriak zer ikusi gutxi dauka jaiotza horiek irudikatzen duten herrixka maitagarriarekin. Jarduera honetan ikuspegi hori eguneratzen lagunduko dizugu.

*Jarduera hementxe deskargatu: Egun Berezietako MO- Belen, benetako gabon istorio bat

1- Ba al da Belen izeneko herririk? Galderak Lan taldean komentatu. Albistea irakurri eta Belenen inguruko zure ezagutza neurtuko duten galderak komentatu. Galderak komentatutakoan irakurri testua eta erantzunak egiaztatu.

2- Gabonak Belenen: Modu berezian ospatzen al dira gaur egun Gabonak Bethlehem hirian? Jarraian, Mikel Ayestaran kazetariak bertatik Gabonen aurreko egunetan egindako kronikaren bideoa ikusiko duzu. Ikusi eta gero erabaki ondorengo esaldiak EGIA ala GEZURRA ote diren.

 

3- Belengo euskaldun bat: Amaia Elortza beasaindarra abokatua da eta 2012tik Bethlehemen bizi da, errefuxiatuen kanpamendu batean, giza eskubideen aldeko erakunde batean lanean. EITBko Ur Handitan saioan egindako elkarrizketan bere esperientzia kontatu du. Entzun ezazu eta, jarraian, erantzun itzazu ondorengo galderak.

 

4- Gaur egungo jaiotza muntatzen: Dagoeneko konturatuko zinen gaur egungo Belenek ez daukala zer ikusi handirik jaiotzek irudikatzen duten herri maitagarriarekin. Ariketa honetan zehar XXI. Mendeko Belenek dituen osagai batzuen inguruko informazioa jaso duzu.

Imaginatu Floridako jaiotza eguneratzeko  zure proposamena aurkeztuko duzula. Orain, Bethlehemi buruz jaso duzun informazioa kontuan hartuta, pentsatu, jaiotza XXI. mendera egokitu beharko bazenu, zer aldatuko zenuke? Zer elementu kenduko zenuke? Eta zein erantsiko zenuke?

Usadio kristauaren arabera, jaiotzak Jesus jaio zeneko momentua irudikatzen du. Baina, imajinatzen al duzu gaur egun, 2020an, etxerik gabeko bikote baten haurra jaioko balitz, nolako izango litzateke haren bizimodua? Hasteko, ez litzateke Jesus izango, Yusue baizik. Talde txikitan bilduta jaso itzazue zuen hipotesiak (betiere, baldintza hipotetikoa erabiliz) eta gero partekatu zuen ikaskideekin‚Ķ Nolakoa izango litzateke haren bizimodua? Zer egin beharko luke haren amak ospitalera joateko? Zer aurkituko luke umeak mundura iritsi bezain laster?…

Utzi erantzuna