C2

Egokitasuna: nola azaldu gai tekniko bat modu dibulgatibo batean?

Bada, horretan maisu dugu Felix Zubia mediku zarauztarra. Horren adibide dugu Berria Tb-n egindako elkarrizketa:

Aizu aldizkarian ere egin diote elkarrizketa. Bide batez, gogoratu aldizkari honen ale guztiak eskura ditugula. Hona hemen apirilekoa: Aizu-446-txikia

 

“Apunte solte batzuk pandemiaren gainean”

Goza dezagun Anjel Lertxundiren artikulu honetaz, eta, bide batez, testuaren aberastasunari erreparatu.

“Apunte solte batzuk pandemiaren gainean”

 

 

COVID-19aren izurria argitzen

Elhuyar zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo-pilulako sorta prestatu du, martxoaren 30ean hasi eta egunero-egunero argitaratuko dena. Hona hemen lehenengoa:

Gainontzeko bideo-pilulak ikusteko sakatu hemen: COVID-19aren izurria argitzen

 

“Analfabeto digitalak” (Haizea Barcenilla)

Gai interesgarri bat jorratzen du Barcenillak Berriako iritzi-artikulu honetan: “Analfabeto digitalak”. Nor ote dira? Eta natibo digitalak? Natibo digitalak ere izan al daitezke analfabeto digitalak? Erantzuna, artikuluan.

 

Herri txiki, infernu handi (Aldude)

Herri txiki, infernu handi saiokoak Iparraldera joan dira oraingoan, Nafarroa Behereko Aldudera, hain zuzen ere. Han aita-alaba jator batzuek “gosaltzera” gonbidatu dute Zuhaitz Gurrutxaga aurkezlea. Hona hemen:

Laurogeitarrak

Bernardo Atxaga idazleak Asparrena esaten zaion parajean laurogei urtetik gorako pertsona batzuekin izandako pasartea ekarri die Faktoria saioko entzuleei. Ea zer iruditzen zaizuen:

 

Shockaren doktrina

Dokumental hau kapitalismoari buruzko ikerketa da, Naomi Kleinen izen bereko liburuan oinarritua. Dokumentalak azaltzen du kapitalismoa hondamendi esparru askotan hedatutako beldurraz baliatzen dela hegemonia soziopolitikoari eusteko.

Eta, orain, azken finean ez al gaude shock egoeran?

Argiaren multimedia kanalean dituzu horrelako dokumental, erreportaje eta ikus-entzunezko gehiago: Argia astekariaren multimedia kanala

Shock doktrinaren harira, Iñaki Lazkanoren Aleako artikulu hau ere interesatuko zaizu: “Hauskorrak

Eta lotura honetan Naomi Kleinek 2020ko krisi honetaz esandakoa duzu irakurgai: “_Jendeak normaltasunera noiz itzuliko garen galdetzen du, baina normaltasuna zen krisia_”

 

Itxialdirako euskarazko baliabideen zerrenda

UEMAk, konfinamenduari aurre egiteko, euskarazko baliabideak bildu ditu. Orain ez daukagu aitzakiarik euskaraz irakurri eta entzuteko: ETXEAN_GOXO_EUSKARAZ.pdf

Tresna asko daude bilduta zerrenda horretan. Besteak beste, honako hauek gomendatzen dizkizuegu: Argia astekariaren multimedia kanala, Zu Zeu-ren podcastak eta Euskarazko filmak.

Eta zerrenda horretan agertzen direnez gain, ez genuke ahaztu nahiko Berria aretoa, bakartze honetarako Berria egunkariak proposatutako kultur emankizun laburren bilduma. Ez galdu aukera, lagunok!! 🙂

 

 

Euskaltzaindiaren arauen errepasoa

Ikasbileko jarduera hau aukera egokia duzu Euskaltzaindiaren zenbait arau errepasatzeko:

Euskaltzaindiaren arauen errepasoa

 

Galtzetan gordetzeko hiztegia

Gure lankide Jonek hiztegitxo bat osatu digu egunotan dugun egoeraz zuzen eta egoki hitz egiteko. Ziur erabilgarria irudituko zaizuela: Galtzetan gordetzeko hiztegia

 

Arantxa Urretabizkaia: ‘Lan egiten nuen ikastolatik bota ninduten H-a defendatzen nuelako’

Gauza asko kontatu dizkio Arantxa Urretabizkaiak Xabier Madariagari Ur handitan saioan, besteak beste, lan egiten zuen ikastolatik bota zutela h-aren alde egiteagatik. Hona hemen bideoa:

Saio osoa ikusi nahi izanez gero, jo hona: Korrontearen kontra

 

Robotak eta neskameak

Ikasbilen, HABEren irakurmen-proba lantzeko jardueratxoa egin dute Garbiñe Ubedaren “Robotak eta neskameak” artikulua aitzakia hartuta. Ea, bada, ekin lanari: Robotak eta neskameak

 

Hizkuntza-maila frogatzeko azterketak

Maialen Berasategik hizkuntza-mailak frogatzeko azterketez egin du hausnarketa. Ea zer iruditzen zaizuen:

 

Patua, “batois”, batua

Ikasbilen, HABEren irakurmen-proba lantzeko jardueratxoa egin dute Xabi Payaren “Patua, batois, batua” artikulua aitzakia hartuta. Ea zer moduz moldatzen zareten: Patua, “batois”, batua

 

Zer da emakumeek gehien desio dutena?

Bernardo Atxaga dugu oraingoan Euskadi Irratiko bakarrizketa honetan. Galderak badu bere mamia: zer da emakumeek gehien desio dutena?

Greta Thunberg, antolatutako amorrua

Ea zer kontatzen digun Josean Buenok Hala Bedi irratian eskainitako bakarrizketa honetan. Zer hausnartua ematen du, behintzat…

 

 

Ainhoa Artetari ez zaio euskara batua gustatzen

Ainhoa Artetaren hitz batzuek eta hitzoi Xabier Euzkitzek eman dien erantzunak tirabira sortu dute. Ea zer dioten horretaz Etb-ko Egunak egin du saioan. Klikatu irudian:

 

“Ostiral beltza” (iritzi-artikulua)

 

Honela hasten du Andoni Egañak Ostiral beltzari (Black friday) buruzko iritzi-artikulua: “Neuk eskatu gabe ordenagailu pantailara iritsi zaidan hainbat eskaintzatako batek eman dit aitzakia gaurko artikulurako. Black Friday ageri zen haizea hartzera bidaliarren berriro azaltzen tematzen zen laukitxoan”.

Ea nola jarraitzen duen…: “Ostiral beltza”

 

 

“Munduari bira” (iritzi-arikulua)

Juan Sebastian Elkano: heroi? Ea zer kontatzen diguten Berrian: Munduari bira

Entzungaiak laburtzen

Entzungaiak laburtzea HABEren C2ko azterketan egin beharreko probetako bat da. Ea zer moduz moldatzen zaren honetan. Zure laburpena egin ondoren, konparatu eskaintzen zaizun ereduarekin. Honako lotura honetan duzu jarduera osoa: Turismoa etxekalte

Zer ote da pelma izatea?

Ados al zaude Andoni Egañak ematen duen pelmen deskribapenarekin? Ea zer iruditzen zaizun: Pelmak (Andoni Egaña)

 

Euskaldun super-super jatorraren erasoa

Ados al zaude Josean Buenok Hala Bedi irratian emandako iritzi honekin?

 

Egunean behin (sakelakoetarako euskal tribiala)

Animatu, eta jaitsi “Egunean behin” aplikazioa:

 https://www.codesyntax.com/eu/proiektuak/egunean-behin

 

Iritzi-artikulua

Izenburua: “Krisi-kitin hotsak: zenbatekotik ala nolakotik?Egilea: Joseba BarandiaranBerriahttps://www.berria.eus/paperekoa/1876/022/001/2019-10-17/krisi-kitin-hotsak-zenbatekotik-ala-nolakotik.htm