Denda txiki ala denda handia? Zergatik aukeratu?

Gogoratzen naiz nire haurtzaroan amak pasadizo ugari kontatzen zizkigula. Oso deigarria iruditzen zitzaidan jakitea bera txikia zenean nolakoak ziren gauzak.
Behin kontatu zigun hemen ez zegoela supermerkaturik, denda txikiak besterik ez. Horregatik asko gustatzen zitzaion Frantziara joatea eta hemen ez zeuden produktuak erostea. Berak gogoratzen du noiz izan zen bere lehen momentua supermerkatu batean. Niretzat hori oso deigarria da, izan ere, betidanik egon dira supermerkatuak nire alboan.
Aste honetan euskaltegian hasi gara hausnartzen zeintzuk diren denda txikien eta supermerkatuen ezaugarri onak eta txarrak. Ondorioz, artikulu honen bitartez nire ikuspuntua plazaratuko dut.
Supermerkatuei dagokienez, batzuek diote aukerak paregabeak direla. Supermerkatuen eskaintza, normalean, oso zabala da. Leku berean denetarik eros dezakezu denbora gehiegi galdu barik. Hori egia izan daiteke, baina uste dut gure eguneroko erosketetan ez dugula denetarik behar. Gainera, nire eskarmentuagatik argi daukat supermerkatu batera joaten naizenean behar dudan baino askoz gehiago erosten dudala.
Ohituta gaude entzuten supermerkatuak primeran komunikatuta daudela eta doako aparkalekua daukatela. Autoz mugitzen bazara, zentzua eduki dezake supermerkatu batera joateak. Nire kasuan oinez mugitzen naiz. Azken finean, ez al dago hobe komunikatuta nire kalean dagoen denda txikia supermerkatu bat baino? Hori dena esanda, aitortu behar dut denda txikien muturreko defendatzailea ez naizela. Pragmatikoa baizik. Hau da: eguneroko erosketak egiteko niretzat askoz erosoagoa da hurbil dauden dendetan erostea. Noizbehinka joaten naiz supermerkatuetara zerbait bereziren bila.
Supermerkatuen maitaleek diote askoz merkeagoak direla. Nire ikuspuntutik, ostera, behar duzun baina askoz gehiago gastatuko duzu. Adibidez, ogia behar baduzu eta okindegira joan beharrean supermerkatu batera joaten bazara, seguru aski diru gehiagok alde egingo dizu eskuetatik.
Argudiorik garrantzitsuena defendatzeko haien ordutegia izaten da normalean. Ordutegi zabala daukatenez, badirudi erosoagoa dela hara joatea. Nire ikuspuntutik, ostera, hara joateko denbora gehiago ematen duzunez, azkenean oro har, denbora gehiago emango duzu erosteko.
Denda txikitan gogoko dudan gehiena da hurbiltasuna. Hori pentsatzen dugun baino hobea da guretzat. Orain dela bi aste, supermerkatu batean erosi nituen bananak. Biharamunean beltzak zeuden eta ezin izan nuen ezer egin. Denda txiki batekoak izango balira, joan ahalko nintzateke eta beste batzuk edukiko nituzke. Horretaz aparte, konfiantza gehiago dago harremanetan. Gainera, nahiko ohituta gaude etxeko giltzak ematen zerbait gertatzen bada hara joateko berreskuratzera.
Azken finean, denda txikiek josten dute auzoko bizitza.

Patricia del Campo

Erlazionatutako argitalpenak

One thought on “Denda txiki ala denda handia? Zergatik aukeratu?

Utzi erantzuna