Emakume bat itsasora begira dago eta haurra du gogoan. Abiapuntu horretatik garatu du Berta gure ikaskideak istorio hunkigarri hau. Kontakizunaren atmosfera girotzeko, gainera, ondorengo musika erabili du. Beraz, gonbidatzen zaitugu musika entzutearekin batera istorio hau irakurtzera. Seguru musika bestelakoa izan balitz, istorioa ere oso desberdina izango zela… proba egin nahi?

 

Azkenean iritsi da gaua. Egunaren gaua, eta bizitzarena ere bai. Eta hondartzan dago, bere betiko hondartzan, gogoratzen. Hantxe bizi izan zituen bere momenturik onenak. Baina gaurkoa ez da horietako bat.

Eserita dago, harean, txuriz jantzita. Ile txuri luzea aske dauka. Zapi zuri bat dauka lepoan. Eta bere bizitza du gogoan.

Oso gazte ezkondu zen. Berehala haur bat eduki zuen. Baina egun batean senarra itsasoak eraman zuen. Eta, hala ere, bizitza jarraitu behar izan zuen, bakarrik, haurrarekin bakarrik. Bizitza oso bat lanean. Baina egun batean haur hori handitu egin zen, eta bere bizitzari ekin zion… Eta orain haurra ere galdu du. Eta haurrarekin batera bere bizitzaren zentzua ere galdu du. Zergatik izan behar zuen marinela, aita bezala?

Eta hantxe dago, hondartzan, izarrei begira, iluntasunari begira, bere bizitzari begira. Zentzua galduta. Zuriz jantzita.

Eta altxatu egin da. Eta ekin dio bere azken ibilaldiari… Itsasora.

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna