B1.2

Emakumeak gutxietsita? Jokoz kanpo?

Gasteizko alkate jauna:

Gutun  honen bidez, gai jakin bati buruzko kexa ipini nahi dut.  Gasteizko Badaiotz sokatira-taldeko neskek lortu zuten munduko txapelketa, iaz. Oso final gogorra izan zen Herbereetako nesken kontra, eta hemen, Gasteizen, ez dugu ezer ospatu. Zein pena handia ematen didan honek! Ba al dakizu haiek entrenatzen direla bi ordu egunero lan egin eta gero, Abetxukoko kiroldegian? Ezin dugu deskribatu zer ilusio daukaten neska hauek kirola praktikatzen, eta zer ahalegin handia egiten duten egunero maila horretara iristeko!

Gogora dezakegu Alavesek liga irabazi zuenean, udalak festa izugarria antolatu zuela gasteizko erdialdean. Ez dut Alaves futbol-tadearen garaipenik gutxietsi nahi, baina ez daude neska hauek Alaveseko mutilek bezala maila berean? Ez dute merezi gure esker ona?

Gainera, gasteiztarrok harro gaude gure hiriarekin. Green kapital gara, eta aurten munduko kirol hiriburua ere bagara. Hori argi utzita,  galdera bat datorkit burura:ez al gaude denok ados  beste kirol batzuk sustatu behar ditugula? Ba al dago beste kirolik futbolaz eta saskibaloiaz gain? Badirudi Euskal Herrian bakarrik direla garrantzitsuak futbola eta sakibaloia. Eta hau ez da egia!

Badaiotzeko neskek jada urrezko bi domin lortu dituzte Munduko Sokatira txapelketan. Beraz, zer gehiago behar da beren titulua ospatzeko? Neskak mutilak bezain garrantzitsuak dira. Horregatik, nahi dut udalak konpromiso handiagoa hartzea, eta espero dut nesken kirolak titulu gehiago lortuz gero, agintariek, zuek, behar bezalako oihartzuna ematea.

Duda hauek guztiak argi eta garbi azaldu ditudalakoan, eta kexa hau kontuan hartuko duzulakoan, agurtzen zaitut.

Leidor  Urdabilez

 

Utzi erantzuna