Azaroak 25. Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Eguna

Azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna oroitzen da mundu osoan. Baina, ba al dakizu zergatik? Mirabal ahizpak Leonidas Trujilloren diktaduren garaian hil zituzten, 1960ko azaroaren 25ean, Dominikar Errepublikan. Haien omenez aukeratu zen egun hori Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna. Ondorengo jardueran data horren inguruko zenbait datu jaso eta gogoeta egiteko aukera izango duzu.

*Jarduera hementxe deskargatu: Egun Berezietako MO-Emakumeen aurkako indarkeria

1- Indarkeriaren datuak: Bideoa ikusi aurretik, jarri binaka eta saiatu  baieztapen batzuei buruz duzun iritzia ematen, gero entzun arretaz bideoa. Ulertu duzunaren arabera, baieztapenaren hasierak dagokien amaierekin lotu behar dituzu.

 

2- Mugagabeak eta ehunekoen  deklinabidea: Ehunekoen deklinabideari eta mugagabeei erreparatuko diezu. Hemen duzu entzun duzun erreportaje laburraren testua, baina zenbait atal kendu dizkiogu. Osa ezazu testua ematen zaizkizun erantzunetatik zuzena aukeratuta.

3- Zergatik da azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna? Leonidas Trujilloren diktaduran hil zituzten Mirabal ahizpak, 1960ko azaroaren 25ean, Dominikar Errepublikan. Haien omenez aukeratu zuten azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagertarazteko Nazioarteko Eguna. Ondorengo testuan irakurri ahal izango duzu haien historia. Irakurritakoan erantzun jarraian dituzun galderak.

4- Emakumeek askatasunez korrika egiteko eskubidea: 2018ko abenduaren 12an El Campillo (Huelva) inguruan korrika egitera atera zen Laura Luelmo irakasle gaztea. Astebete desagertuta egon ondoren, hilik aurkitu zuten korrikalaria. Hildako kirolariaren omenez, abenduaren 21ean, lasterka egiteko deialdia egin dute Bilbon.  Horri buruzko bideo bat ikusiko duzu. Ikusi aurretik bete itzazu transkripzioaren hutsuneak hitz hauek erabiliz, eta gero konprobatu zure erantzunak bideoa entzunez.

 

5- Askatasunez korrika egin nahi zuen emakumea: Jarraian Katherine Switzer maratoiaren aitzindariaren historia irakurriko duzu. Erreparatu beltzez markatutako egiturei, eta horren arabera, antolatu kronologikoki Katherineren biografiako pasarterik esanguratsuenak.

Erreparatu Katherine Switzer biografiaren ereduari eta azpimarratutako denborazko egiturak erabiliz, kontatu gizateriaren historiari ekarpen garrantzitsua egin dion emakume baten istorioa.

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna