B2, B2.2

Eskutitza Hirigintza-zinegotziari

Gogora dezagun lan-unitate honek daukan bigarren eginkizuna:

 

Euskadi Irratiko Faktoria saioan egindako erreportajean, hau entzun duzu: “Gure udaletako kaleen izenei erreparatzen badiegu, emakume-izen gutxi aurkituko dugu, eta dauden apurrak amabirjinak, santuak, erreginak eta antzekoak dira”. Eta Gasteizko kasua ez da salbuespena. Gainera, jakin duzu Gasteizko Udalak ideia-lehiaketa bat jarri duela martxan, hiriko hainbat kaleri zein emakumeren izena jarri erabakitzeko.

Aurreko eginkizunean egindako lanaren ondoren, nahiko informazio eta arrazoi bildu duzu Hirigintza-zinegotziari zure proposamena idatziz bidaltzeko. Horretarako, aurreko jardueran hizpide izan duzun emakumearen biografia erabili ahal duzu zure proposamena osatzeko.

Beraz, eskaera-gutuna idatziko diozu Hirigintza-zinegotziari zure proposamena zein den zehazteko eta arrazoitzeko.

Horren harira, irakur ezazue Ana ikasleak idatzi duen eskutitza. Milesker eta zorionak, Ana! Lan bikaina egin duzu!

2020-02-28 gutuna Hirigintza

Utzi erantzuna