B1.1, Sailkatu gabea

Etxekoei gutuna

MiƱan liburuak Ibrahimaren historia kontatzen du. Protagonistak Gineako jaioterria utzi eta bidaia luze bati ekin dio etxetik alde egin duen anaia txikiaren bila. Basamortuak gurutzatu eta hamaika kalamidade pasa ondoren, Europara ontziratu da. Pili gure ikaskideak Ibrahimen larruan sartu eta Gineako jaioterrian utzi duen familiari gutuna idatzi dio. Hona hemen idazlana (kontuz! liburua irakurri ez baduzue, spoiler bat edo beste egon daiteke!)

 

Zer moduz zaudete, ama, Binta eta Rouguiatu?

Lehenik, espero dut zuek ondo egotea eta, ama, zure osasuna ondo izatea.

Hainbeste denbora igaro da eta hainbeste gauza gertatu zaizkit, ez dakit nondik hasi nire bidaia kontatzen.

Bidaia oso luzea eta gogorra izan zen, eta azkenean ez nuen Alhassance aurkitu. Jende asko ezagutu nuen, baina lagun gutxi. Malitik Algeriara, eta handik Libiara joan nintzen. Saharako basamortua zeharkatu nuen, eta patera batean bukatu nuen Europara heltzeko bidaia. Beti diru gutxirekin. Egun askotan ura besterik ez nuen edaten, eta ez nuen janaririk. Egunero aitaz eta zuetaz guztietaz gogoratzen nintzen.

Orain hobeto nago, lasaiago. Lana bilatzen ari naiz, dirua edukitzeko, eta horrela zuekin bildu ahal izango naiz. Europara etorriko bazinete, hemen hobeto biziko ginateke, baina ez zaitezte kezka nigatik, ondo nago.

Tira, utzi behar zaituztet. Zuen berriak espero ditut. Muxu bat.

Ibrahim

Utzi erantzuna