Hitz egin behar dugu. Bai, horixe. Badakit bikote guztietan batzuetan  hori gertatzen dela, baina inoiz ez nuen pentsatu horrelakoa esango nizunik
 Inoiz ez nuen pentsatu guri hau pasatuko zitzaigunik, baina…..bai, gertatu zaigu…. Bada garaia.  Hitz egiteko ordua ailegatu da.
Ezagutu zintudanean berehala konturatu nintzen oso berezia zinela. Zure magiak segidan harrapatu ninduen eta nahiz eta hasieran horrek beldur handia ematen zidan,  eramateari uztea erabaki nuen.
Bestearekin oso pozik bizi nintzen baina zurekin den – dena desberdina izaten zen. Zurekin denak berri- usaina zeukan, berri-zaporea….uhmmmm?
Egunerakotasunetik ateratzeko aukera eman zenidan. Eta ia ia nahi gabe, horrela hasi ginen.
Hasieran elkar arteko harremana oso distantea izan zen. Lan-kontuekin lotura zeukan. Hasteko, zurekin egotea beharra bat baino ez zen  baina,  denboraren ibilian, gero eta estuagoa bihurtu zen eta zurekin egoten ez banintzen, zerbaiten falta sentitzen nintzen.
Hori dela medio, azken urtean, egunero bestea eta nire familia utzi behar izan ditut zurekin egoteko.  Nire etxetik egunero ateratzen nintzen gure bi orduko hitzordura heltzeko. Horrez gain, gauero denok oheratu bitartean, aprobetzatzen nuen  denbora gehiago ateratzeko gure harremanari eskaintzeko. Zenbat gau ematen ditut etxean ” de puntillas” ibiltzen zurekin egoteko?
Zurekin zinemara adituentzako filmak ikusteko itzuli naiz, Ze Ondo!! Posible da bizitzea marrazki bizidunik gabe. Yuhuuuuuu!  ( Hori pentsatu nuen…..baina….gogoan al duzu Black is beltza?) Antzerkira, Bilbora………ez zen kontzertu bat baina  BEKen jendez beteta zegoen ?
Horrez gain gure elkarrizketak… Hauek dira elkarrizketak hauek!!
Bestearekin beti seme-alaben kontuei buruz hitz egiten dugu edo lanei buruz. Zurekin, ordea, maila altuago gaiei buruz hitz egiten genuen. Hau da: ingurumenari, kontsumismoari, eutanasiari…..buruz berba egiten genuen. Askoz interesgarriagoa izan zen.
Baina oso gustura egon eta asko maite izan arren, aitortu behar dut bakarrik bestearekin nik neu izan ahal dut. Beldurrik gabe, presiorik gabe, urduritasunik gabe hitz egin ahal dut. Horregatik erabaki dut gure harremanari eten bat ematea.
Bestearekin bakarrik egon nahi dut aurtengo denbora berreskuratzeko eta uda pasa eta gero hausnarketa bat egingo dut zurekin jarraituko dudan a la ez. ( Baietz izango da, zer esanik ez)
Banoa, barkatu, gaztelania hondartzan dago nire zain.
Besarkada bat!! O como a mí más me gusta decir….un achuchón muy fuerte!?
Laura Saez
C1 15:30-17:30

Erlazionatutako argitalpenak

3 thoughts on “Euskara maitea

    1. Betidanik pentsatu dut, kontatzeko orduan “nola” dela garrantzitsua. Irakaskuntzari dagokionez, ” zer” irakasten dena ez da gehien inporta , baizik eta ” nola” irakasten den. Horregatik, Mila esker, Lore eta Fito , zuei onera egiteagatik!!

Utzi erantzuna