C1.1

Gazteei lekua utzi behar zaie (C1.1, 7. eginkizuna, idatzia)

Gasteizen, 2019ko azaroaren 22an

Epa, John:

Zer moduz? Klasera joan baino lehen, zuri idaztea erabaki dut. Zein interesgarria iruditu zitzaidan Boiseko gazteen inguruan egindako deskribapena! Esan behar dizut hemengo gazteak Boisekoen nahiko antzekoak direla. Baina beste mota batzuk ere badaude.

Gogoratzen duzu orain dela hogei urte, elkar ezagutu genuenean, esan nizula hemengo jendea nahiko berdinak ginela? Egia esan, lehen, arropak, musika, aisialdia… berdin-berdinak ziren. Urteak pasatu ahala, ordea, gizartea aldatu da, eta gaur egunean aniztasuna da nagusi. Daukaten diruaren arabera edo dituzten interesen arabera mugitzen dira gazteak. Hori bai, guztiek helburu berberak dituzte: bere jendearekin egotea eta bere joera jarraitzea. Azter ditzagun, ba, zein diren gazte mota horietako batzuk.

Lehenik, agian zabalduena gazte teknologikoak ditugu. Egun osoan kaskoak erabiltzen dituzte, sakelakoa beti eskuen artean daukate, eta azken app-ak jaitsita dauzkate. Gizarteko sare guztietan ezagunak dira. Pasatzen diren leku guztietatik selfie edo bere buruari argazkia ateratzen diote, eta berehala hodeira igotzen dute. Zenbat eta like gehiago lortu, orduan eta zoriontsuagoak izango dira. Edozein lekutara sartzean wifi klabea eskatzen dute agurtu baino lehen. Haien lagunak ere gizarte sareetan daude. Ez badaukate daturik bakarrik sentitzen dira, ez daudelako on-line.

Teknologikoez aparte, azken urteotan, beste gazte-mota batzuk sortzen ari dira: gazte kirolariak. Azken hauen bizitza kirol mundu inguruan mugitzen da. Baina ez dituzte praktikatzen ohiko kirolak, ez…, kiroldegiko kirolak baizik. Lana edo klasea bukatu bezain laster, hara joaten dira. Arropa estu-estua janzten dute, eta beti markaduna. Puri-purian dago eskumuturretan erloju berezia edukitzea. Erlojuak neurtzen du, besteak beste, egindako eguneroko ariketa, galdutako kaloriak… Gainera, haien artean hizkuntza berezia hitz egiten dute: spinning, kick boxing, body pump… Ez bazaude bere munduan sartuta, inoiz ez duzu jakingo zehatz-mehatz zeri buruz hitz egiten ari diren.

Bukatzeko, antisistemak direnak daude. Azken hauek gizartean agindutakoaren kontra daudenak dira. Ez zaie gustatzen ohiko politika ez dutelako hartan sinesten. Ez dituzte jaten supermerkatuetan saltzen dituzten produktuak, ez daudelako ados erabiltzen dituzten aditiboekin, eta bakarrik eko produktuak jaten dituzte. Ez dute ohiko dendetan arropa erosten, ezin dutelako onartu hirugarren munduko umeek lan egitea. Gero eta gehiago daude, eta mundua alda dezaketela sinesten dute. Batez ere, hiri handietako enparantzetan pankartekin, gobernuari soluzioak eskatzeko, akanpadak egiten dituzte. Batzuetan gizarte osoa mobilizatzea lortzen dute.

Ikus dezakezunez, hainbat gazte-mota daude leku guztietan. Edozein kasutan ere, guztiok gazteak ere izan gara, eta gure interesak ere jarraitu ditugu. Lehen, agian, teknologia aurreraturik edo hainbeste dirurik ez zegoenez, geure burua nahiko berdin ikusten genuen. Gaur egunean, aniztasuna nabarmenagoa da.

Inportanteena da zuri interesatzen zaizuna jarraitzea eta erabakitzeko aske izatea. Ez duzu uste, John?

Bueno, jarraituko dugu hizketan. Besarkada handi bat, eta laster arte!

Susana

Utzi erantzuna