B2.2

GURE HEROI TXIKIAK

GURE HEROI TXIKIAK

 

Koronabirusak  gure bizitza hankaz  gora jarri du. Dakigunez, mundu osoan zehar milaka kutsatu daude. Zenbat eta egun gehiago igaro, orduan eta heriotza gehiago daude. Momentuz birusaren  hedapena geldiezina da. Hori dela eta, herri gehienek bere mugak itxi dituzte eta gizakiok ezin gaitezke gure etxetik irten. Zenbat egunetarako? Jakinezina da. Gobernuak esan du itxialdia luzatuko dela apirilaren 12ra arte, baina luzapenak egon daitezke. Gure errutinak guztiz aldatu dira ziztu bizian. Langileak lanera joan ezin, dendak eroslerik gabe, eskolak umerik gabe…Eta, hain zuzen ere, umeei buruz gustatuko litzaidake hitz egitea.

Martxoaren 10ean eskola guztiek ateak itxi zituzten mugagabe. Beraz, lehen jasan zituzten itxialdiaren ondorioak gure txikitxoak izan ziren. Lehen momentutik eta abisatu gabe ezin ziren parkeetara joan, ezin zituzten bere lagunak ikusi, ez zeukaten ezer egiterik, eta hori guztia onartu zuten tutik ere esan gabe. Nik pentsatzen dut Gobernuak umeen eskubideak zeharo ahaztu dituela. Umeek mugimendua, askatasuna eta arnasa hartu behar dute haien garapena egokia izateko. Hala ere, egoera honetan haiek dira eskubide gutxien dituztenak. Txakurrek ere eskubide gehiago dauzkate. Lotsagarria da. Frantzian, adibidez, umeak egunero ordu bete atera daitezke. Zergatik ez dugu haien eredua hartzen? Ondo legoke gai honi buruz hausnarketa txiki bat egingo bagenu.

Bitartean, lerro honen bidez, gustatuko litzaidake umeei omenaldia egitea. Helduok daramagu bi aste kexatzen itxialdia jasanezina izateagatik. Aitzitik, gure txikiek, alaiek, azkarrek eta irudimentsuek onartu dute egoera hau alaitasunez eta maitasunez. Denok haien bizitza ikusteko modua  kopiatu beharko genuke. Horregatik, txalo handi bat gure ume miragarrientzat! Gure heroi txikiak.

One Commnet on “GURE HEROI TXIKIAK

Utzi erantzuna