B2

HIRIA ETSAI BIHURTZEN DENEAN

Irakurle agurgarriak:

Nire izena Kepa da. Zuetariko askok ezagutuko nauzue, herritik gurpil-aulkiarekin ibiltzen naizen gazte bakarra naizelako. Ez dizuet kontatu nahi nire istorioa; hura pasatu behar zen, eta nire aurreko bizitza bukatu zen. Gaur egun, benetako kexkak ditut irisgarritasuna dela.

Jakina da, ezindu batentzat ez dela batere erosoa gure herria. Oztopo asko aurkitzen ditugu egunero edozein lekutan. Benetako arazoa, zera jakitea da, hurrengo egunean oztopo berberak berriz egongo direla gure aurrean.

Azken egunotan, ondoko berria entzun dugu irrati eta telebistetan: Gure Udalak kultur etxe berria eraikitzeko asmoa du. “Ze berri ona!” “Bazen garaia!” “A ze alkate jatorra dugun!”: Horrelakoak entzuten dira kaleetan, baina jendeak ez dakiena da ezinduentzat oztopoz beteta dagoela proiektu berri hau. Nik neuk ikusi nituen proiektu berrien planoak.

Alkatearekin hitz egitera joan nintzenean, harritu nintzen. “Ekonomiaren aldetik ezinezkoa da eraikin berri hau irisgarria egitea” esan zidan. Atea hartu eta joan egin nintzen.

Pentsatzen nuen derrigorrezkoa zela eraikin berrietan irisgarritasunaren inguruko legeak errespetatzea… Badirudi ezetz. Ba, nire ustez, horrela egiteko, ez du merezi kultur etxe berria egitea. Gauzak ondo egin behar dira, bestela, ez egitea hobe.

Zuetariko batzuek jakingo duzue, gainera, arkitektoa naizela, eta hainbat ideia ditudala kultur etxe berria egiteko. Horien artean, adibidez, nik ahaztuko nuke kokapen konplexu hori eta kaleaz bestaldeko orubean egingo nuke eraikin berria. Handiagoa da, eta solairu bakar batean sartuko litzateke. Horrela ez genioke igogailurik jarri behar.

Horrelako irtenbide gehiago daude, baina horretarako herritarroi entzun behar digu Udalak. Lortuko ote dugu?

Agur bero bat. Kepa.

 

Raúl García Ezquerro (Arabako Errioxako IKA)

 

Utzi erantzuna