C1.1

idazlanbatazkaridazten.net (C1.1, 6. eginkizuna, idatzia)

idazlanbatazkaridazten.net

(hau da,  idazlan bat azkar idazten.net)

 

Azken urteotan teknologia berriek hartu duten ziztua zorabiatzeko modukoa da. Duela hogeita bost urte eskas ez genekien zer ziren ordenagailuak, are gutxiago sakelakoak. Eta urte gutxi batzuk baino pasa ez badira ere, gizakiak ezin izango luke bizi faltako balitzaizkigu. Zer izango litzateke administrazioaz ordenagailurik gabe? Zer enpresez, nori zer kobratu ez lukete jakingo eta? Imajinatzen duzue Iberdrolak ezin izango baligu kobratu ez duelako ordenagailurik? Eta imajinatzen duzue zer neurritako xantaia egingo ligukeen Iberdrolak argia mozturik? Eta zer bilatuko genuke gure eguneroko ogia den google gabe? Argi dago, dena den, gure txikitako lagun Markok gaur egun askoz errazago eta, batez ere, azkarrago aurkituko zuela ama googleren laguntzaz, ezta?

Begi-bistakoak dira teknologiek dituzten abantailak: munduko nornahirekin konekta zaitezke edozein unetan –ordenagailua eta argindarra baditu, jakina-; elkarrizketak zuzenean egin beharrean Vista programarekin pantailan ikus dezakezu, Hegoamerikan badago ere; sakelakoekin hitz egiteaz gain, argazkiak edo bideoak graba ditzakezu edo jolas egin…

Baina zertarako behar ditugu hainbeste tresna? Benetan laguntzen digute, edo… oztopo bihurtzen zaizkigu? Zenbaiti bistan da berandu iritsi zaiela iraultza teknologikoa, eta horiekin zer egin daitekeen ikusten dutenean, jo eta ma geratzen dira horien aurrean, baina ez dute piperrik ere ulertzen. Gogoan dut itzulpen bat egiten ari nintzela, ordenagailua gurasoen etxera eraman eta egunero orduak eta orduak sartzen ari nintzela ikusi arren,  ama –beti bezain mesfidati- begira egon eta nola esan zidan: “Bai, egia da, ez zaitut inoiz hainbeste lan egiten ikusi, baina non daude egindako lan horiek?”. Azkenean, inpresora martxan jarri eta itzulpena zuzentzeko paperera atera nituenean honela gehitu zuen: “Joño! Behingoagatik serio demonio ikusten zaitut lanean!”.

Bestalde, erabilera okerra ere hor dugu. Hau da, denok dakigu gehiegizko erabilera egiten dela hainbatetan, sakelakoa da adibiderik nabarmenena, baina haurren play-ak haurrak taldean jolasean aritu beharrean bakardaderik zorrotzenera bultzatzen dituztenak, txateatzen gauak eta egunak iragaten dituztenen mendekotasuna… Nire garaietan jendea heroinarekin geratu zen zintzilik, orain, berriz, teknologiarekin. Nork esango zidan hori duela urte gutxi?

Ikusten denez, teknologia, erabileraren arabera izango dugu on edo txar. Guk kontrolatzen badugu geure eginkizunetan laguntzeko, ondo! Bestela… Ezin dugu ukatu benetako iraultza suposatu duela komunikazioetan, eta iraultza guztiak bezala, gizarte osoari zabaldu beharrekoa dela. Eta bukatzeko: zenbat malko gutxiago botako ote genituen, Markok ama, googleren laguntzaz, berehala aurkitu izan balu?

Yolanda

Utzi erantzuna