C1.1

Kexa-gutuna (Ikusi orduko erosi, erosi orduko damutu; C1.1, 14. eginkizuna)

TXIAOMI S.A.

VICENTE KALEA, 2

ALIKANTE (Valentzia)

TXIAOMI 4.0 NOTE MUGIKORRA

Jaun/Andre hori:

Susana Zelai naiz, eta gutun honen bidez nire kexa adierazi nahi dut. Orain dela bi aste, zuen web orrialdearen bitartez, mugikor berri bat erosi nuen: Txiaomi 4.0 note. Izan ere, telefono hori da nire beharretarako egokiena. Gaur, mugikorra etxera ailegatu denean, konturatu naiz ez dela nik erositakoa, baizik eta nirea baino modelo okerragoa. Horretaz konturatzean, web orrialdean agertzen den telefonora deitu dut, eta erantzungailuan erreklamazioa grabatuta utzi dut. Baina, ez nagoenez ziur ea soilik grabazioarekin kasu egingo didazuen, gutun hau ere idaztea erabaki dut.

Kontua da, behin baino gehiagotan, zuen web orrialdean erosi dudala eta inoiz ez dudala arazorik izan. Eskainitako zerbitzuak onak, arinak eta errazak dira. Gainera, normalean erosketak azkar egin daitezke, web orrialdea oso ondo doalako. Hala ere, azken erosketa egitean hainbat arazo izan nituen bukatzeko. Hau da, nahi nuen mugikorra aukeratzean, bat-batean beste modelo bat agertzen zen. Azkenean, saiakera batzuk egin ondoren, nahi nuen aparailua aukeratzea lortu nuen, eta operazioa bukatu nuen. Dirudienez, egun horretan web-orrialdean zerbait gertatzen zen, ailegatu zaidan mugikorra ez delako nik aukeratutakoa, beste bat baino. Erosketa bukatzean, faktura inprimatu nuen, eta han egiaztatu dezakezue ordaindutako eta aukeratutako mugikorra ez dela etxera bidali didazuena. Horregatik, aparailua aldatzeko eskatzen dizuet.

Arazoa laster konponduko duzuelakoan, agurtzen zaituztet.

Gasteizen, 2020ko otsailaren 6an

Susana Zelai

4 Comments on “Kexa-gutuna (Ikusi orduko erosi, erosi orduko damutu; C1.1, 14. eginkizuna)

Utzi erantzuna