Prudentzio, txizati!

Apirilaren 28an, San Prudentzio egunez, Araban zenbait ohitura daude santu txizati delakoaren efemerideari lotuak, besteak beste, barraskiloak eta perretxikoak jatea edo Armentiaraino erromerian igotzea. Lanketa honetan usadio horiek eta, oro har, jai herrikoei lotutako tradizioak izango ditugu hizpide. Zein dira eutsi beharreko ohiturak? Zein baztertu beharrekoak?

*Jarduera hementxe deskargatu: Egun berezietako MO-Prudentzio txizati

 1- Barraskiloak: gutizia ala nazka? San Prudentzio egunean oso ohikoa izaten da barraskiloak jatea. Barraskiloen inguruan ordea, nahiko saltsa bada: batzuentzat gutizia dena, besteentzat nazkagarria da. Prestaketa zein garbiketari dagokionez ere, hainbat iritzi eta teoria jaso litezke. Jarraian barraskiloen prestaketaren inguruko audio bat entzungo duzu. Entzun eta gero, erabaki ondorengo baieztapenak egia ala gezurra ote diren.

 

2- Tradizioa, madarikazioa: Prudentzio deunaren egunean, jai herrikoi guztietan bezala, zenbait erritu eta ohitura errepikatzen ditugu urtez urte, batzuk  hobeak, besteak gogaikarriagoak. Horiexek izango ditugu hizpide.

 

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna