Sustu bat Sorian (Gau beltzerako istorioa)

Orain dela hogeita hamar urte izan zen. Gauerdia zen Rio Lobos izeneko parajean, Sorian. Emaztea eta biok bakarrik genbiltzan oso bide ilun batean, ibai ondoan. Kanpaldi librea egina genuen baso batean, handik hurbil, eta Uteroko ermitaraino joatea erabaki genuen, paseo bat emanez. Utero ermita oso tenplu tenplario famatua da, misterioz betea.

Bat batean, urrunean, argi gorri txiki bat ikusi genuen. Argia airean mugitzen zen borobil txikiak eginez. Oso gauza arraroa iruditu zitzaigun. Ez genekien zer izan ahal zen hori, eta dexente beldurtu gintuen. Orduan, kanpamentura itzultzea erabaki genuen; baina argiak atzetik jarraitzen zigun, gelditu gabe.

Azkenean, jada dendatik hurbil, ikusi ahal izan genuen zer zen. Zigarro bat erretzen ari zen gizon bat zen. Erretzen eta aldi berean ibiltzen, bakarrik hori.

Sustu handia izan zen, baina orain lagunei pasadizo hau barrez kontatzen diegu.

(Gau beltzean, sutondoan kontatzeko istorioak)

Erlazionatutako argitalpenak

One thought on “Sustu bat Sorian (Gau beltzerako istorioa)

Utzi erantzuna