C1.1

Txakurkumeak opari-2 (C1.1, 2. eginkizuna)

Araia, 2019ko urriaren 18a

Txakurren jabea:

Gaur goizean ikusi dut zuen iragarkia taberna batean; eta, horregatik, bidaltzen dizuet gutun hau. Badira 2 hilabete txakur baten bila nabilela, baina, erosi ez nuenez, adoptatzeko aukera egokia itxaroten ari nintzen. Uste dut hobe dela txakur bati bigarren aukera ematea, salmentarako hazitako txakurra erostea baino.

Lehenengo eta behin, animaliazale amorratua naizela esan behar dizuet, eta horregatik zuen iragarkia gustatu zait, zuen hitzetan nabaritzen delako maite dituzuela animaliak eta etorkizun ona nahi duzuela haientzat. Ziur nago nirekin etorkizun egoki hori izango dutela.

Baserri batean bizi naiz, eta artzain egiten dut lan, 200 ardiko artalde baten jabea naiz. Horrez gain, oiloak, zaldi bat eta bi txakur ere badauzkat. Beraz, ez dute bakardadea sentituko, animalien artean biziko dira, eta, gainera, aske bizitzeko aukera izango dute.

Guretzat ere oso lagungarriak izango dira, artaldea zaintzen irakastea gustatuko litzaidake eta. Ikusi dezakezuenez, eskarmentu handia daukat animaliak zaintzen, eta horrek oso inportantea izan beharko luke zuen erabakia hartzeko orduan.

Azaldu dizkizuedan gauza guztiak kontuan hartuta, eskaintzen dituzuen txakurrak hartzeko hautagai egokia naizela uste dut, eta espero dut hemendik gutxira zuen berri izatea.

Laster arte!

Ruben

Utzi erantzuna