Hurrengo lerrootan B1 mailako Victorrek bere kanta kutunaren inguruan arituko da. Aski ezaguna da The Beatles taldearen Yesterday kanta baina idazlan honetan gure ikaskideak oso ikuspegi pertsonaletik kontatuko dizkigu Liverpooleko laukotearen abesti famatuenetako baten inguruko zenbait istorio.

 

Nik aukeratu dudan kanta Yesterday da, The Beatles taldearena. Abesti honi buruzko zenbait datu emango dizkizuet.

John Lennonek eta Paul MacCartneyk konposatutako kanta da eta Help bilduman agertzen da. The Beatles taldeak bultzada handia eman zion pop musikari garai hartan eta munduko musika talderik garrantzitsuena bihurtu zen.

Abesti hau gaztea nintzenean asko entzuten nuen, bai irratian, bai kasseteren bitartez, eta jende guztiak ezagutzen zuen. Batzuek abestu ere abesten zuten. Gaur egun bertsio pila bat daude, bakarlarientzat, koroentzat, eta abar. Niri gehien gustatzen zaidana lehenengo bertsioa da. Kanta honek oroitzapen izugarriak ekartzen dizkit gogora, izan ere, nire gaztaroan festa guztietan ipintzen zuten.

Gogoratzen dut behin batean, inauterietan, Beatles taldea bezala mozorrotu ginela, eta izugarrizko arrakastaz, gainera. Eszenatuki baten gainean bukatu genuen, Yesterday abesten, eta sekulako txalo zaparrada jaso genuen.

Zergatik aukeratu dudan Yesterday abestia? Batetik, musika oso ona delako; eta bestetik, bere esanahiak asko transmititzen duelako, eta jende guztiarentzat ulergarria delako. Kanta hau aukeratzeko beste arrazoi batek ikasketekin lotura du. Izan ere, kanta honek arreta mantentzen laguntzen zidan.

Abesti honen hitzak, gainera, sentimendu handikoak dira. Badira esaldi batzuk iraganeko amodiozko harremanei buruzkoak, besteak beste:

“Atzo ematen zuen arazo guztiak urrun zeudela, orain ematen du hemen daudela gelditzeko”

“Amodioa joku erraza zen jolasteko, orain ezkutatzeko leku bat behar dut”

Niri behintzat, hitz politak iruditzen zaizkit. Garai hartan edozein lekutan entzuten zen abesti hau, eta izugarrizko arrakasta lortu zuen. Uste dut Beatlesen abesti guztiek izan zutela arrakasta, baina kanta honena berezia izan zen, eta erreferentea izan da gaur egungo musikari askorentzat.

Hori guztia kontuan hartuta, gomendatzen dizuet ez bakarrik Yesterday abestia entzutea, baizik eta Beatles taldearen abesti guztiak ere bai. Ziur nago gustatuko zaizkizuela.

Victor

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna