B2, C1

Zer gertatu zen 2020ko hilabete haietan? (Idatzia)

Egoera: 2055. urtean gaude. Dagoeneko 75 urte beteak dituzu. Urte asko pasatu dira 2020ko hilabete haietatik, baina zuk oso gogoan duzu orduan jazotakoa.

Eginkizuna: urrun bizi den 18 urteko bilobari kontatu nahi diozu zer gertatu zen 2020ko martxotik aurrerako hilabeteetan. Horretarako email bat idatziko diozu.

Lagungarriak (nahi dituzunak erabili):

-Nola sortu zen osasun krisialdia?

-Zer neurri hartu zituzten agintariek izurriteari eusteko?

-Nolako erreakzioa izan zenuten herritarrok? Zer ohitura aldatu behar izan zenituzten? Zein utzi?

-Zure kasuan, nola eragin zizun? Lana, osasuna, senideak…

-Noiz arte iraun zuen? Zergatik?

-Zer ondorio izan zenuten?

-Zer irakaspen atera zenuten herritarrok egoera gogor hartatik?

-Behin baino ez zen gertatu, ala geroago ere errepikatu zen?

Hiztegi lagungarria: birus(a), maskara, araua ezarri, araua urratu, sen on(a)(sentido común), itxialdi(a), konfinamendu(a), neurriak hartu, larrialdia, alarma-egoera, bideo-deia, telelana, bertan behera utzi (cancelar), indarrean jarri (poner en vigor) , bereizketak egin (hacer diferencias), bi metroko distantzia, eskularruak, txalo-zaparrada, aitortza (reconocimiento), kutsatze(a) (contagio), baliabide teknologikoak, sare sozialak, ariketa fisikoa, heriotza, hildakoak, sukarra, eztula, ondorioak, osasun-zerbitzua, erizain(a), sendagile(a), erizain laguntzaile(a), garbitzaile(a), balkoietako poliziak, isun(a), salaketa, malgutasunez jokatu (ser flexible), irain(a), iraindu, liskar(a), bortizkeria, elkartasun(a), ulerkorra izan…

Oharrak: animatu gure Blogean idaztera. Horretarako, gogoratu: izena (ikaslea) eta pasahitza (IKA2019). B2ko idatzizko proba egitea baduzu buruan, egin 200 hitzetik gorako idazlana, eta C1ekoa baduzu xede, 300 hitzetik gorakoa.

5 Comments on “Zer gertatu zen 2020ko hilabete haietan? (Idatzia)

  1. Hemen hau nire bilobari mesua

    Biloba maitea:
    Atzoko jasotako mezuagatik idazten ari naiz, nire eskarmentua erabilgarria izango dela pentsatzen baitut.
    Idatzi didazunez, ezin izan dituzu kotzertu baterako sarrerak erosi, jende askok joan nahi zuelako, eta horregatik, sarrerak agortu egin dira;
    Bai, badakit poz handia hartuko zenukeela talde hori ikustera joatea lortuko bazenu, baina hunkituegi zaudela ohartu naiz,. hainbestarako ez dela esan niezazuke eta kitto; baina nire garaian gertatu zen gertakizun bat kontatuko dizut
    2020a zen. Txinatik birus bati buruzko berri bat heldu zen Espainara, baina pentsatu genuen hainbesterako ez zela izango; zoritxarrez, bai izan zen guretzat ere. Jende pilo bat hil zen birusagatik, ustekabean harrapatu gintuen.
    Jarraian, gure artean ez kutsatzeko, ezin ginen talde handitan nola elkartu, beraz, ez genuen kontzertuetara joaterik.
    Orduan, hau da nire aholkua: zure talde kuntun bat ikustera joatea ez baduzu lortu; beste kontzertu batera joan, zeren eskarmentu bera lortuko duzun, ez galdu alferrik denbora kexatuz.
    Goza ezazu, laztana eta ez zimurtu edozeragatik. Asko maite zaitut

  2. ZER GERTATU ZEN 2020KO HILABETE HAIETAN?

    Gasteizen, 2020ko maiatzaren 24an
    Biloba maitea:

    Zer moduz Madrilen? Ondo moldatzen ari zara unibersitatean? Eskarmentu polita izango da han bizitzea urte batzuetan, hiri ikaragarria delako eta denetik egin ahal duzulako. Espero dut jende jatorra ezagutzea, eta ondo jatea!

    Aurreko egunean, 75 urte bete ditut, eta gustatuko litzaidake kontatzea zer gertatu zen orain dela hogeita hamar urte, koronabirusaren krisi mundialeko urtemugaren harira. Oso gogoan dut oraindik orduan jazotakoa.

    Osasun krisi mundial hori sortu zen Wuhanen, Txinan, animali bizidun-azokan hain zuzen ere. Txinak azkar oso neurri zorrotzak ezarri zituen bere herrian, baina, neurri horiek ipini arren, birusa laster hedatu zuen munduan zehar. Lehendabizi, Italia erori zen, eta hori gertatu eta gero, Spainian agertu ziren lehenengo kasuak. Gasteizen eta Madrilen, batez ere, egoera oso larria izan zen. Ospitaleak beteta zeuden, eta gainera, sengagile, erizain eta beste pertsonal batzuk kutsatuta zeuden, horregatik, jende askoz gutxiago egon zen lan egiteko. Laster, koronabirusa hedatu zen munduan zehar.

    Agintariek neurriak hartu zituzten izurriteari eusteko, eta alarma-egoera ezarri zuten, horren ondorioz, itxialdia mantentzea beharrezkoa izan zen. Herritarrok beldurtuta geunden eta konfinamendu zorrotz errespetatu genuen: kafetegiak, lantegiak, eskolak, dendak, … itxita egon ziren,… bizitza eta mundua gelditu ziren.
    Gure ohiturak aldatu genuen, eskuak garbitu behar genituen, maskara batekin ibili behar genuen eta bi metroko distantzia mantendu behar genuen beste pertsonekiko. Mundu osoa aldatu zen: Lantegiek telelana bultzatu zuten, gurasoak bere seme-alabekin etxean gelditu ziren, eta teleeskola egin zuten ikastolarekin, inoiz gimnasia egin izan ez zuen jendeak etxean ariketa fisikoa egitera animatu zen. Kongresuak, kontzertuak, bilketak… bertan behera utzita zeuden, hori dela eta, jendeak gero eta bideo-dei gehiago egin zituen. Baliabide teknologikoei eta sare sozialei esker, herritarrok harremanetan mantendu ginen.
    Nolabait, koronabirusa tragediagatik, elkartasuna, baikortasuna eta bizipoza sortu ziren gizartean. Egunero jendea bere balkoietara irteten zen eta txalo-zaparrada beroa ematen zien osasun-zerbitzuei, garbitasun-zerbitzuei eta onairrizko-zerbitzuei, zeren eta bere aitortza eta bere eskerrak eman nahi zizkien.
    Egoera horrek martxotik uztailera iraun zuen. Normaltasuna mailaka itzuli zen, eta poliki-poliki, herritarrok gure etxetik irten ginen.
    Bizitzeko era berri batera ohitu behar genuen, izan ere, maskara, hidrogel, eta bi metroko distanzia gure egun guztietan eta une oro egon ziren…

    Egoera larria gertatzeagatik, ekonomia-krisi handia etorri zen, baina herritarrok irakaspen garrantzitsuak atera genituen egoera gogor hartatik. Horren ondorioz, gure erosketa-era aldatu genuen, azoka txikietan eta auzoko-dendetan erosten hasi ginen. Horretaz aparte, agintariek neurri-sorta bartzuk indarrean jarri zituzten. Hori dela eta, ekonomia eta egoera hura elkarrekin gainditu genuen.

    Beno laztana, espero dut nire kontaketa baliagarria izatea. Oso egoera gogorra izan zen baina zerbait berria eta polita atera zuen gutzientzat

    Kontuz ibili Madrilen, oso hiri polita baina handia ere da.

    Idatzi lehenbailehen…. Zu ikusteko gogo handia daukat!
    Besarkada handi bat, maitea

    Zure amona

Utzi erantzuna