EUSKARAZKO IKUSENTZUNEKOAK

NON IKUSI EUSKARAZKO EDUKIAK?

Gero eta leku gehiagotan topa ditzakegu euskarazko ikusentzuneko edukiak. Hona hemen haietako zenbait:

  • Zernonikusi.eus: berriki sortutako egitasmoak streaming plataformetan euskaraz dauden edukiak zerrendatzen ditu, eduki bakoitza zein plataformatan eskaintzen den adieraziz eta edukiaren gaineko bestelako informazio zehatza emanez. Horrez gain, zinemetako euskarazko estreinaldien inguruko informazioa ere biltzen du.
  • Euskal Encodings: Euskarara bikoiztutako eta azpidatzitako edukien datu-basea, edukiak deskargatuta edo online ikusteko aukera eskaintzen duena.
  • Euskarazko telebista kateak: ETB1, ETB3, Hamaika TB, Kanaldude, Xaloa Telebista, 28 Kanala, Erlo Telebista, Goierri Irrati Telebista, Goiena eta Oizmendi Telebista.
  • EITB Nahieran, euskarazko edukiak iOS eta Android sistemetarako.
  • ETB3ren smartphone, tablet eta SmartTVrako aplikazioa, ETBren haurrentzako telesail eta filmak biltzen dituena.
  • Game Erauntsia. Euskarak bideo-jokoetan daukan presentzia areagotzea, ezagutaraztea eta biltzea helburu duen egitasmoa.
  • Era.eus: Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuek elkarlanean sortu dute webgunea, euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko.
  • Ikusgela: Bideo pedagogiko libreak egiteko proiektua da. Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak bultzatua eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak lagundua. Youtubeko kanala da.
  • Geruzak.eus: Gazteen eguneroko kezka eta galderetatik abiatuta, euskaraz eta euskaratik, feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua lantzea helburu duen ikus-entzunezko sorta.
  • Loa eta Laia: Etxeko txikientzat zein familia osoarentzat sortutako egitasmo digitala. Euskaraz bizi eta musikarekin gozatzeko proiektua.