Maitasun aitorpena (10. ikas unitatea)

Kaixo, Gorritxo!

Zer moduz mundu berri horietan? Hemen geratu garenok gehiago gara; joan zinenean bakarrik nengoen eta orain hiru gara… Nola aldatu den egoera!

Zure falta sumatzen dut, zer momentu onak pasa ditugun elkarrekin! Gaizki nengoenean beti zeunden prest bueltatxo bat ematera joateko, urtegiraino, airea hartzera; eta etxera indarberrituta itzultzen ginen… Aizu! eta zer abentura onak pasatu ditugun, e? Ni bezalako norbait aurkitu duzu? Ez dut uste, gidari ona naizelako, eta zure barrenak entzuten banekielako.

Beno, agur esan behar dizut, beste norbait ari da nire arreta eskatzen, Urdintxo. Garbitegira eraman behar dut, berarekin ez da gauza bera, beti zerbait behar du… Zein astuna den!

Zure jabe ohi maitagarria

(Bala Gorria Talbot zaharraren omenez)

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna