Auzoa kanpin bihurtuta (B2.2, 14. eginkizuna)

Raúl García Ezquerro (Arabako Errioxako IKA euskaltegiko ikaslea)

Segurtasun zinegotzi hori:

Eskutitz honen bidez, “Auzoberri” bizilagun elkartearen izenean zuregana jotzen dut, gure auzoan autokarabanak aparkatzen dutenetik sortzen ari diren arazoak direla-eta, gure kexa eta ezinegona adierazteko.

Denok badakigu, Donostia, gure hiria, oso turistikoa dela, eta horrek dirua erakartzen duela. Jakin ere badakigu, autokarabanekin etortzen direnek, bestalde, ez dutela diru askorik uzten. Baina, egia esanda, hori ez dago gure esku.

Diru kontuak alde batera utzita, gure iritziz bestelako arazoak dakartzate horrelako turistek. Gure auzoan aparkatzen dituzte autokarabanak normalean, eta bakoitzak bi aparkaleku erabiltzen ditu; hori dela eta, auzokideok ez dugu, zenbaitetan, autoak aparkatzerik.

Hori guztia gutxi balitz bezala, asteburu guztietan zaborrez beterik egoten da herria, kalera botatzen dituztelako hondakinak. Izan ere, batzuetan depositoak ireki eta kalean bertan husten dituzte.

Aipatutako arazo horiek guztiak kontuan hartuta, auzokideok zera eskatzen dizugu: aparkaleku egokiak egitea hiriko leku jakin batean, ondo prestatuta, plaza handiekin, eta depositoak husteko lekuekin.

Komenigarria ere litzateke, bitartean, udaltzainak noizean behin hemendik pasatzea gure arazoak ikus ditzaten.

Gure kexa, iradokizun eta eskaera kontuan hartuko dituzulakoan, mila esker aldez aurretik arretagatik.

“Auzoberri” bizilagun elkartea

Donostian, 2019ko abenduaren 10ean

Erlazionatutako argitalpenak

One thought on “Auzoa kanpin bihurtuta (B2.2, 14. eginkizuna)

Utzi erantzuna