Iruñeko Arturo Campion Euskaltegiak 50 urte: Zorionak!

Iruñeko Arturo Campion-IKA Euskaltegiak 50 urte betetzen ditu ikasturte honetan. Gogoan hartu eta ongi ospatzeko moduko urteurrena, alajaina! Ez da marka makala, gainera, oraindik ere bizi-bizi dirau eta.

Urteurren honen harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte datozen egunetarako:

  • martxoaren 5ean, 50 urte, hamaika soinu euskal musika, dantza eta clown ikuskizuna Baluarteko ganbera aretoan. Sarrerak salgai 15 euroan hemen.
  • martxoaren 10ean, 50 urte, hamaika istorio liburuaren aurkezpena Laban. Liburua 11 istoriok osatzen dute, 11 idazlek idatziak eta 11 artista grafikok ilustratuak.

50 urte horietako bidea jasoko duen dokumental txiki bat grabatzen ere ari dira, euskaltegitik pasatutako hainbat lagunen lekukotasunak jasoko dituena. Udaberrian emango dute argitara. Kanta ere badute, pentsa!

Bien bitartean, hemen ahotsa.info hedabideak egindako erreportaia:

Zorionak, Arturo Campion Euskaltegia!

 

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna